Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo, ausarta bigarren egunez
Partekatu:      

Gari Bravo, ausarta bigarren egunez

10-04-2019


Gari Bravo izen nagusia izan da bigarren egunez Itzuliaren hirugarren saioan, Eguesibar eta Estibalitz bitartean, 191,4 km. Fernando Barcelo, berriz, erori egin da.

Bravok Mendiko Saria sendotu du, eguneko ihesaldian berriro ere. Gipuzkoarrak hasieratik ihes egin du Rojas, King, Amirail, Bernard, Skujins, Sessler eta Neves aurkariekin batera. Goñiko (2.) mendatean lehenengo postua eskuratu du Bernard menderatuta. Opakuan, berriz, hirurragena izan da eta maillota jantziko du euskaldunak ostegunean. Horregatik, taldeak txirrindularia gelditu du indarrak berreskuratzeko bihar begira.

Helmugako lehian, Enrique Sanzek ezin izan du aurrean egon azken metroetan, aurreneko multzoan sartzen bazen ere Oscar Rodriguezekin batera. Barcelo, ordea, ezin izan du lagun askoko erorketa ekidin eta kolpe ederra hartu du. Saioa amaitu bezain laster, Txagorritxuko eritxera eraman du taldeak taldearen medikua lagunduta, Ozcoidi, eskumuturrean traumatismoarekin eta hausturak baztertzeko.

Laugarren etapa Gasteizetik Arrigorriagara da 163,6 kilometrotan lau hiru mendate ditu guztira, Las Campas (3ª, km 55,9), Garate (3ª, km 96,3), Bikotzgane (1ª, 126,8) eta Zarátamo (3ª), helmugatik 2ra azken hori.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium