Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Gari Bravo, ihesaldia eta podiuma Itzulian
Partekatu:      

Gari Bravo, ihesaldia eta podiuma Itzulian

09-04-2019

Euskadi-Murias protagonista izan da hasieratik amaiera arte Itzulia Basque Countryren bigarren saioan, 149,5 km Zumarragatik Gorraitzera. Gari Bravo ihesaldian izan da eta Mendiko Sariaren podiuma zapaldu du.

Bravok taldeko aurreneko helburua lortzen zuen, eguneko ihesaldia harrapatuta, Atapuma (COF), Bernard (TFR) eta Amezqueta (CJR) aurkariekin batera. Bravo Mendia eskuratzeko lehiatzen zen, lehenengoa Olaberrian eta bigarrrena Lizarrustin. Berdintuta bost puntutara Bernardekin, gipuzkoarrak frantziarra aurreratzen zuen helmugan eta podiumera igotzen zen. Sari itzela zen hori etxeko taldearentzat, Itzulian eta WorldTour mailan.

Erritmo bizian erabakitzen zen saioa, lurbidezkoetan batez ere. Astana taldeak tropela hautatzen zuen eta helmugan Julian Alaphilippe (DCQ) azkarrena zen maldan gora Gorraitzen. Maximilian Schachmann (BOH) alemaniarrak lidergoari eutsi dio. Óscar Rodríguez eta Fernando Barceló, berriz, minutu eta erdira helmugaratzen ziren.

Gari Bravo: "Eguna oso ondo joan da. Gaur goizean esnatu naizenean gogoak sartu zaizkit; nire herritik, Lazkaotik, buruan pasatzea polita izango litzatekeela pentsatu dut. Nire izena ohiukatzen entzutea oso polita izan da. Bestetik, pozik naiz Mendiko maillota eramateagatik. Lehiatuta izan da baina saria jaso dut helmugan. Gaurko eguna beti eramango dut nire barruan gordeta".

Asteazkenean, hirugarren etapa ospatuko da, luzeagoa, 191,5 km Eguesibar eta Estibalitz bitartean. Berriro ere, ibilbidea bihurria da eta bi mendate ditu lehendabiziko erdian, Goñi (2ª) eta Opakua (3ª). Amaiera maldan gora da, %4ra azken kilometroak hain zuzen ere.

Argazkia: Photo Gomez Sport