Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarrak egundoko maila erakutsi du Arraten
Partekatu:      

Mikel Bizkarrak egundoko maila erakutsi du Arraten

12-04-2019

Mikel Bizkarra Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da goi mailako bosgarren etapan, 149,8 kilometrokoa Arrigorriagatik Arrateko Santutegira. Hain zuzen, euskalduna 21. sailkatu da.

Erritmoa oso bizia izan da hasieratik eta ihesaldia ezinezkoa izan da. Euskadi-Murias taldeak berak ardura hartzen zuen hasieran. Lasterketa erabat apurtu egin da Ixuara gora. Bizkarrak gertu izan du burua eta onenak harrapatu ditu jaitsieran. Mañariako igotzailea buruan hasi da Arratera azken igoera, bikain. Helmugan, 21. postua eskuratu du bizkaitarrak, aurreneko txirrindularia Kontinental Profesional mailakoa.

Mikel Bizkarra: "Etapa zorotasun bat izan da egia esan. Ibilbidea gogorra zen, gogo asko zituzten Bora aurkako aurkariek eta ihesaldiak ez ditzute baimendu. Gu ihes egiten saiatu gara, ezinezkoa izan den arren. Edonola ere, lasterketa ona egin dugula uste dut. Neure burua ondo ikusi dut; pozgarria da ikustea onenen multzoan, gizonik indartsuenekin. Horrek nire konfiantza bultzatzen du erabat. Bihar, saiatuko naiz berriro ere, ihesaldia harrapatzen saiatzen edo liderren ahalik eta gertuen egoten".

Enrique Sanzek, berriz, lasterketa utzi du, katarroa zuen-eta, alde batetik, eta indarrak berreskuratu behar dituelako nafarrak Turkiako Tourrari begira. Izan ere, WorldTour mailakoa da eta helburua da taldearentzat, hurrengo asteartean hasita.

Igandean, 118,1 kilometroko etapa menditsua dute txirrindulariek, Eibar hasita eta amaituta. Guztira, sei mendate izango dira, halanola, San Miguel (3ª, km 9), Kalbario (3ª, km 37,6), Elkorrieta (3ª, km 44,8), Azurki (1ª, km 56,3), Karakate (1ª, k m 80,8) eta Asensio (2ª, km 103,4).

Argazkia: Photo Gomez Sport