Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Iturria eta Gari Bravo WorldTour mailan distiratzen
Partekatu:      

Mikel Iturria eta Gari Bravo WorldTour mailan distiratzen

11-04-2019

Euskadi-Murias taldeak marka utzi du Itzulia Basque Country etxeko WorldTour mailako lasterketan. Hain zuzen, Mikel Iturria oso ondo lehiatu da laugarren etapan, 163,6 km Gasteizetik Arrigorriagara. Gari Bravok, berriz, Mendiko Sariari eutsi dio hirugarren egunez euripean ihardunaldi osoan.

Iturriak WorldTour mailako ihesaldia harrapatu du, Monfort (LTS), De Marchi (CCC), Storer (SUN), Verona (MOV), Williams (TMB) eta Grmay (MTS) aurkariekin. Gainera, buruan gainditu ditu lehendabiziko bi mendateak tropelak harrapatu duen arte Bikotzgane gainean. Arrigorriako helmugan, Óscar Rodríguez, Mikel Bizkarra eta Sergio Samitier minutua galdu dute onenekin etapa polita burutzen. Jon Odriozolaren multzoak 11. postua lortu du taldekako sailkapenean eta Kontinental Profesional mailako onena da nagusian. Maximilian Schachmann (BOH) alemaniarrak irabazi du saioa berriro ere eta liderra da beraz.

Mendiko Sariaren lehian, Gari Bravok maillota bereganatu du, 12 puntu berdintuta Bernard (TRF) frantziarrarekin; De Marchi (CCC) eta Verona (MOV) aurkariek, berriz, 11 puntu eta 10 dute, hurrenez hurren. Horrenbestez, euskal taldea podiumera igo da beste behin. Bestetik, Barcelok etapa amaitu du, kementsu, kolpe ederra zuen-eta eskumuturrean.

Lasterketa ostiralean erabakitzen hasiko da. Izan ere, 149,8 kilometro izango dituzte txirrindulariek Arrigorriagatik Eibarrera, eta zazpi izango dira mendateak: Morga (3ª), Natxitua (3ª), Bedarona (3ª), Arrinibieta (3ª), Ixua (1ª), Trabakua (3ª) eta Usartza (1ª) Arrateko Santutegira helmugaratu baino lehen.

Argazkia: Photo Gomez Sport