Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Itzulia polita burutu du Euskadi-Murias taldeak
Partekatu:      

Itzulia polita burutu du Euskadi-Murias taldeak

13-04-2019

Berriro ere, Mikel Bizkarra onenekin lehiatu da Itzulia Basque Countryren seigarren eta azken saioan, 118,8 kilometrokoa Eibar hasita eta amaituta. Gari Bravok, berriz, Lehiakortasun Saria erdietsi du Eibarren.

Euskal taldeak 10. postua eskuratu du taldekako sailkapenean, azken bi egunetan batez ere, ihesaldietan eta Mikel Bizkarra Kontinental Profesional mailako txirrindularirik onena sailkaturik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldeak zaleen babesa eskertzen du. Oso pozgarria izan da Euskadi-Murias taldearen maillotak ikustea errepidean. Hunkigarria izan da eta berotasuna igarri dugu; izan ere, txalotu gaituzte hasieratik amaiera egunero. Eskerrik asko bihotzetik. Ion Izagirre ere zoriondu nahi dut. Pozteko da txirrindulari euskalduna etxeko lasterketa irabaztea eta Ionek saria merezi zuen, lehiatu da-eta eta gertu izan du-eta beste urte batzuetan".

Hemeretzi gizonen ihesaldia osatzen zen San Miguel mendatearen ostean eta Gari Bravo zen bertan. Astana taldeak, berriz, erritmoa bizitzen zuen Kalbarion eta tropelak iheslariak harrapatzen zituen Azurkira gora. Bost txirrindularik ihes egiten zuten -Izagirre, Fuglsang, Martin, Pogacar eta Yates-; atzetik beste goi mailako multzoa osatzen zen, Buchmann liderrarekin, eta Bizkarrak talde horri eusten zion. Helmugan, 19. sailkatzen zen, 25.a Nagusian, Kontinental Profesional mailakoa onena.

Barcelo, Bizkarra, Bravo, Iturria, Óscar Rodríguez eta Samitier taldekideek Itzulia amaitu dute eta 10. postua eskuratzen zuten Taldekakoan; partaidetza 23 taldekoa zen, 18 WorldTour mailakoak, lehendabizikoa Kontinental Profesional mailan Euskadi-Murias.

ZORNOTZA

Igandean, taldeak itxiera ederra eman nahi dio euskal asteari Zornotzako Udaberri Klasikoan. Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mario González, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Rodríguez, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo dira txirrundulariak, David Echavarri zuzenduta. Ibilbidea betikoa izango da; hiru aldiz igoko dute bai Muniketa baita Autzagane ere, 171,6 km betetzeko. 

Argazkia: Photo Gomez Sport