Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak eta Itzulia-k indarrak batzen dituzte bizikleta erabilera bultzatzeko
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak eta Itzulia-k indarrak batzen dituzte bizikleta erabilera bultzatzeko

07-03-2018

Euskal txirrindularitzan diren bi erakunde nagusienek, Euskadi-Murias Profesional Kontinental taldea eta Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzak (OCETA), Itzulia eta Donostiako Klasikoaren antolatzailea, indarrak bildu dituzte bizikleta erabilera bultzatzeko euskal gizartean. ‘Ni ere Bizikletan!’, ‘Bizi Bizikleta!’ lelopetan, komunikazio kanala sortu dute non pertsona famatuek bizikletariko duten sentipena irekiko duten bideoaren bitartez.

Julian Eraso-k (OCETA-ko presidentea), Jon Odriozola-k (Euskadi-Murias taldeko kirol managerra) eta Javier Lasagabaster-ek (Euskadi-Murias taldeko zuzendaritza batzordearen kidea) ekimenaren xehetasun guztiak azaldu dituzte gaur, Miguel de losToyos, Eibarko Alkatea, lagunduta Eibarko Udaletxean. Alkateak “harro” ikusi du bere burua eta ongietorria eman dio ekitaldiari.

Javier Lasagabaster-rek ekimenaren ildo nagusiak azaldu ditu. Euskadi-Murias taldearen ‘bizi&bici’ Fundazioaren aurreneko urrats publikoa izan da eta horregatik egun “oso berezia” dela nabarmendu du. “Proiektuak xedetzat du gizarteak sines dezan bizikleta ezinbestekoa dela gure eguneroko bizitzan, umeei begira batez ere”. Izan ere, hainbat ekimen burutuko dituzte “hurrengo hilabeteetan eta urteetan” bizikletaren bizimodua garatzeko euskal gizarte osoan.

Urtean zehar mila pertsona ospetsu grabatzea da helburua “gizartea kalera ateratzeko bizikletan sinestaratzeko”. Hortaz, komunikazio kanala sortu egin da Youtube-n, baita web orrialdeen bitartez aukera izango dute zaleek sartzeko aukera ere, Euskadi-Murias, www.murias-taldea.com, eta Itzulia, www.itzulia.eus.

Joane Somarriba, ‘Cuco’ Ziganda, Aritz Aduriz, Abraham Olano, Joseba Beloki, Kepa Junkera, Marino Lejarreta edota Julián Gorospe entzute gizonek eta emakumeek parte hartu dute eta ‘Ni ere Bizikletan!’, ‘Bizi Bizikleta!’ leloak aldarrikatu dituzte. Astero, hainbat bideo igoko dira, baita Sare Sozialetan zabalduko dira ere, #GureTaldea, #GureItzulia y #GureKlasikoa traol-hitzekin.

Hemendik aste batzuetara, edonork ere aukera izango du bideoa grabatzeko eta ekimenean parte izateko. Horregatik, zozketak antolatuko dira partehartze hori bultzatzeko. Halaber, edozein antolakuntzak, erakundeak eta enpresak atea irekia dute parte hartzeko.

Julian Eraso-k, OCETA-ko presidenteak bi erakundeen (Euskadi-Murias eta Itzulia) bateratzea txalotu du. “Nire ametsa da jendea lanera joatea bizikletan, Europako beste herrietan bezalaxe”, esan du. “Aitzakirik ez dugu, orain bizikleta elektrikoak ditugu-eta”.

Azkenik, Jon Odriozola baita nabarmendu da ere ildo horretan eta garrantzia eman dio taldea eta Itzulia batzeari eta bizikletaren erabilera euskal gizarte mailan bultzatzeari ere. “Hori gure indarra adierazten du”.

Amaitzeko, proiekturan zenbat gako eman ditu Odriozolak: “Talde profesionala ispilua besterik ez da harrobia lantzeko bizi&bici fundazioaren bitartez eta txirrindularitza orokorrean indartzeko eta bizikletaren erabilera bultzatzeko. Hau talde baino gehiago da, proiektuak heziketa arloa betetzen du bizikleta kulturaren inguruan.

Euskadi adibidea izan behar da. Euskal txirrindularitzaren piramidea landu behar dugu denon artean eta bateratze hori eredua izan behar da nazioarte mailan. Azken helburua da gazteak moldatzea taldea hainbat urte lehiatzeko. Hau da, talde profesional izatea puntan eta lan egitea gizarte mailan eta harrobian”.

Youtube Bideoa
Bideoa Jaitsi