Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias nabarmendu da Zornotzan
Partekatu:      

Euskadi-Murias nabarmendu da Zornotzan

14-04-2019

Euskadi-Murias lehiatu da Zornotzan garaipena lortzeko Udabarri Klasikoan, 171,6 km, hiru txirrindulariekin hamar onenetan eta Mikel Bizkarrak aukerak izan ditu amaiera arte.

Euskal taldea Movistar Team taldearen aurkakako multzo nagusia zen errepidean. Juan Antonio López-Cozarrek eguneko ihesaldia harrapatu du eta Tarteko Helmugak irabazi ditu andaluziarrak. Muniketa eta Autzagane mendateen aurreneko bi itzuliek tropela argaldu dute; Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mario González, Mikel Iturria eta Sergio Samitier buruan ziren, hain zuzen ere.

Azken itzulian, Bizkarrak ihes egiten zuen beste bost aukariekin eta Iturria atzetik saiatzen zen irteten. Mañariako igotzaileak erasoa jo du Autzaganen, zorterik gabe. Helmugan, seigarren postua poltsikoratu du bizkaitarrak; 7.a Iturriak; 9.a Mario Gonzalezek; 12.a Samitierrek; eta 13.a Barcelok.

Beraz, Euskadi-Muriasek sendotasuna erakutsi du eta bigarren taldea sailkatuta zen Zornotzan, Movistar Team multzoaren atzetik. Emaitza itxiera polita da euskal txirrindularitza astean, betiko bidean, nortasunarekin eta protagonistak izaten non-nahi.

Euskal taldea hiru probatan arituko da hurrengo astean: WorldTour mailako Turkiako Tourra, asteartetik hasita; eta Frantziako París-Camembert (1.1) eta Tour du Finistère (1.1) klasikoetan, asteartean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Argazkia: Photo Gomez Sport