Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, La Vuelta aurkezpenean:
Partekatu:      

Euskadi-Murias, La Vuelta aurkezpenean: "Orain, guri dagokigu gonbidapena bereganatzea"

13-01-2018

Euskadi-Murias taldeak ordezkaritza osoa izan du Espainiako Itzuliaren aurkezpen ofizialean Esteponan, Malagan. Izan ere, taldeak xede du gonbidapena jasotzea Profesional Kontinental maila du-eta aurten. Zalantzarik gabe, 2018. urteko La Vuelta sasoiko helbururik nagusiena da euskaldun taldearentzat.

Taldea  ordezkatuz, bertan izan dira: Paulino Barrenetxea (Grupo Murias zuzendari nagusia), Jon Odriozola (kirol managerra), Javier Lasagabaster (batzorde zuzendaritzaren kidea) eta Francis Lafargue (nazioarteko erlazioetarako arduraduna). Beraz, taldeak nabarmendu nahi du Euskadi-Muriasen konpromisoa antolakuntzarekin eta ilusio osoa irteeran egoteko abuztuaren 25ean.

Unipublic antolakuntzak ibilbide ofiziala baieztatu du. Hain zuzen, bederatzi etapak mendiko amaiera izango dute: Caminito del Rey (2ª), La Alfaguara (4ª), La Covatilla (9ª), La Camperona (13ª), Les Praeres (14ª), Lagos de Covadonga (15ª), Monte Oiz (17ª), La Rabassa (19ª) eta La Gallina (20ª). Eta bi etapa erloju kontrakoak izango dira, Malaga-Malaga (1ª) eta Santillana del Mar-Torrelavega (16ª).

Jon Odriozola: "2018. urteko Espainiako Itzuliaren ibilbidea ezin hobea da txirrindulari ausartentzat. Nire gustukoa oso da baita gure taldearentzat, lehia emateko eta protagonista izateko ere. Hain zuzen, Getxo-Monte Oiz saioa ikusgarria izan behar da zirrarazko esanahia baitu euskaldun guztiontzat: egunik markatuena eta politena da guretzat, ezbairik gabe.

Euskadi-Murias talde sendoa dela frogatu nahi dugu. Taldetik, oso pozik gaude Javier Gillen emandako laguntzarekin proiektu hau aurrepausoak eman ditzan. Orain, berriz, guk irabazi behar dugu gonbidapena errepidean, gure lehiakortasunarekin eta erakusten maila dugula Vueltan parte-hartzeko.

Aurreneko urtetik, proiektu sendoa bultatzea lortu dugu guztion artean. Ziur asko, egun zailak izango ditugu, baina eskarmenturik eza ordezkatuko dugu ilusioarekin, gogoekin eta batez ere gure izaerarekin. Horregatik, ez dut dudarik talde garrantzitsua izango garela nazioarteko egutegian, kirol kalitatea ikusten baitu taldean. Pazientzia izan behar dugu eta egun txarrak gainditu behar ditugu, orduan, une onak helduko dira. Talde hau huts nabarmena aurkituko du goi mailako txirrindularitzan".