Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Murias-Limousin taldeak emakumeen harrobia bultzatuko du
Partekatu:      

Murias-Limousin taldeak emakumeen harrobia bultzatuko du

27-12-2018

Euskadi-Muriasek eta Tolosako Oriako Txirrindulari Eskolak hitzarmena hedatu dute emakumeen txirrindularitza bultzatzeko. Izan ere, aurreneko urratsa da etorkizuneko proiektuan eta profesional taldeak erantzukizuna baieztatzen du euskal harrobiarekin.

Gazte eta 23 urteko azpiko taldeek Murias-Limousin izena hartuko dute eta babesa osoa izango dute material eta logistika aldetik. Irati Idirin, Garazi Erostarbe eta Maialen Aramendia 23 urteko azpiko txirrindulariak dira; Naia Amondarain, Ekhiñe Rivas eta Xubane Garai, berriz, juniorrak dira. Eneko Garai multzoaren arduraduna da eta Loli Sansano kirol zuzendaria da.

Txirrindulariak BH bizikletekin lehiatuko dira errepidean; baita Spiuk (kaskoak eta betaurrekoak), Kalas (lehiatzeko jantzia) eta Skoda (autoa) etxeekin ere. Euskaldun Txapelketa eta Espainiako Kopa helburu nagusiak izango dituzte. Beraz, maillota Euskadi-Murias taldearena bera izango da, Oriako TE-ren berezko babesleekin, halanola: eskolako logotipoa, Limousin Kartoiak eta Arsuaga.

Kadete mailako taldeak, ordea, Limousin-Murias izena hartuko du eta Oriako TE-ren materialarekin lehiatuko dira. Maillotak Euskadi-Murias taldeko logoa sartuko du. Amaia Astarloa, Naroa Olano, Jone Gisasol eta Nagore Txintxurreta dira neskak.

Hamar txirrindulari horiek parte hartuko dute Euskadi-Murias taldearen aurkezpenean urtarrilean. Oriako TE-k kirola eta txirrindularitza garatzen du Tolosaldean 40 urte baino gehiagoko ibilbidean beheko mailak lantzen, eskoletatik jubeniletara.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium