Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, maila ederra erakustera Luxemburgon
Partekatu:      

Euskadi-Murias, maila ederra erakustera Luxemburgon

29-05-2018

Euskadi-Murias lehiatuko da aste honetan Skoda-Tour de Luxembourg (2.HC) itzulian, asteazkenetik igandera, aitzin-etapan eta lau etapatan.

Ander Barrenetxea, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Héctor Sáez, Eduard Prades, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira. Mikel Aristi azken orduko baja izan da igandeko Boucles de l'Aulne - Châteaulin lasterketaren erori zen-eta. Guztira, 15 taldek parte hartuko dute, 10 Profesional Kontinental mailakoak.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "2.HC mailako lasterketara itzuliko gara gogoz beteta Pradesen Norvegiako garaipenaren ostean, eta indarberrituta. Ondo egiteko lasterketa da guretzat eta saiatuko gara beti bezala. Talde lehiakorra izango dugu irteeran eta Enrique eta Prades dira gure gizon azkarrak".

2,3 kilometroko aitzin-etapak irekiko du itzulia asteazkenean. Ibilbideak 23 gain ditu ostegunetik igandera. Gainsariak izango dira helmugan, 10’’, 6’’ eta 4’’, baita tarteko helmugetan, 3’’, 2’’ eta 1’’.

Ibilbidea:

Asteazkena. Aitzin-etapa: Luxembourg - Luxembourg 2,3 km
Osteguna. Etapa 1: Luxembourg - Hesperange, 186,7 km
Ostirala. Etapa 2: Rosport - Schifflange, 170,1 km
Larunbata. Etapa 3: Eschweiler - Differdange, 163,8 km
Igandea. Etapa 4: Mersch - Luxembourg, 176 km

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium