Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Elkano bizkarrean jarrita lehiatuko da munduan barrena
Partekatu:      

Euskadi-Murias Elkano bizkarrean jarrita lehiatuko da munduan barrena

15-01-2019

Euskadi-Muriasek bere kolorea mantenduko du 2019ko denboraldian. Euskal taldeak kolore berdearekin jarraituko du, beltzez nabarmenduta Murias –babesle nagusia– eta Mundubira 500 Elkano Fundazioa. Kalas marka entzutetsua izango da, hirugarren urtez jarraian, lehiatzeko arroparen hornitzailea.

Kalasek errendimendura zuzendutako bikaintasuna dakar, ehun arin eta izerdirako egokiak, eta akabera finak, jantzi molde aerodinamikoak lortzeko, esaterako, Razor maillota eta Goffrato kulota. Txekiar etxeak kirolari profesionalekin lan egiten du bere produktuak garatzeko.

Murias maillotaren aurrealdean eta kulotean, eta Elkano Fundazioa bizkarraldean; horiek dira 2019ko ekipazioa. Orbea, Kalas eta Skoda Menabi dira maillotean agertzen diren beste firmak. Ikurrinaren koloreak ere bertan dira, zuria, gorria eta berdea, eta “Pays Basque -  Basque Country” bizkarrean.

Talde Profesional Kontinentalak aste bateko kontzentrazioa amaitu zuen atzo, astelehena, Benidormen. Zazpi egun bete entrenamendu, test eta osasun kontrolekin, sustatzaileen hitzaldiekin eta egutegi indibidualekin.

Euskal formazioa Mallorcako Challengen (urtarrilak 31 – otsailak 3) eta Grand Prix Cycliste la Marseillaisen (otsailak 3) hasiko da lehiatzen.

Euskadi-Muriasen eta Murias-Limousin emakumeen talde berriaren aurkezpena Errenterian egingo da (Gipuzkoa), datorren urtarrilaren 23an, asteazkena, ekintzaz beteriko jardunaldi batean.

Agerikotasuna eta jakin-mina

Mundubira 500 Elkano Fundazioa Juan Sebastian Elkanok munduaren inguruko lehen itzuliaren 500 urteak oroitzeko eratu zen –2019 eta 2022 artean ospatuko da–, eta bere helburua da ezagutza historikoa lantzea eta arakatzea, gaur egungo gizartearen erronkak aztertu eta baloratzeko, eta eredu sozioekonomikoak birpentsatzeko. Horretarako, Fundazioko zuzendari Ion Irurzunek adierazi duenez, “beharrezkoa da gizarteari estimuluak ematea jakin-mina eta gehiago jakiteko nahia pizteko”.

Hain zuzen ere, horixe da txirrindularitza taldearekin lortutako ordain ekonomikorik ez duen akordioaren arrazoia. “Nahi dugu jendeak bere buruari Elkanori buruz galdetzea”, adierazi du Irurzunek. “Eta, zalantzarik gabe, marka hori urtean batez beste 30.000 km egiten dituen kirolari baten bizkarrean joateak –600.000 km taldeari bagagozkio– segurtatu egiten digu pertsona askok ikusiko dutela, galdetu egingo dutela Elkano zer edo nor den, eta gehiago jakin nahi izango dutela”.

Euskadi – Murias taldearekin egindako lankidetza akordio honek, bai eta beste erakundeekin batera egindakoak, 2019 Elkanoren arimak berriz ere munduari buelta ematea lortuko dute.

Argazkiak jaitsi