Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Bizkarra, ebakuntza arrakastatsua
Partekatu:      

Mikel Bizkarra, ebakuntza arrakastatsua

05-02-2019

Mikel Bizkarrak ebakuntza izan zuten atzo arratsaldean eskafoidearen haustura konpontzeko Mallorkako Sariaren erorketa izan ondoren. Ebakuntza ezin hobeto atera zen Bilboko Intermutual Euskadiko Ospitalean.

Hasteko, igeltsua jarri diote eskuineko eskuan eta hemendik hiru-lau egunetara ferula ipiniko diote eta etxe barruan entrenatzeko aukera izango du txirrindulari euskaldunak. Aste bateko epean puntuak, bi hain zuzen ere, kenduko dizkiote. Errepidean aritzeko eta lehiatzen hasteko aste batzuk beharko ditu osatze osoa lortu arte.

Bizkarra Mallorkako aurreneko saioan erori zen pasa den ostegunean. Aurreneko mediku azterketak lesioak baztertu zituen arren, larunbatekoak baieztatu zuen haustura eskuineko eskumuturraren eskafoidean.

Zalantzarik gabe, hutsune nabarmena da Euskadi-Murias taldearentzat. Izan ere, liderra izan behar zen Bizkarra aste honetako Valentziako Itzulian baita Omango Tourrean ere.

Oscar Rodriguezek, berriz, Valentziako Itzulia galduko du infekzio zorrotza du-eta ahoan. Nafarrak atsedena behar du orain erabat sendatzeko. Horregatik, konfiantza dute taldeak eta Oscarrek berak Murtzian eta Almerian itzultzeko Andaluziako Itzulian parte hartu baino lehenago.

Hurrengo taldeak:

Volta a la Comunitat Valenciana (otsailaren 6tik-10era): Fernando Barceló, Cyril Barthe, Gari Bravo, Mikel Iturria, Sergio Samiter, Enrique Sanz eta Héctor Sáez.

Etoile de Bessèges (otsailaren 7tik-10era): Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar eta Sergio Rodríguez.

Argazkia: Photo Gomez Sport