Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek ausardia erakutsi du Mont Ventoux klasikoan
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek ausardia erakutsi du Mont Ventoux klasikoan

17-06-2019

Euskadi-Murias taldeak lehiakortasuna azaldu du Frantziako Mont Ventoux Dénivelé Challenge igotzaileen klasiko berrian. Mario Gonzalezek eguneko ihesaldia harrapatu du eta Sergio Samitierrek erasoa jo du azken mendatean. Oscar Rodriguezek igoera ederra egin du 8. postua eskuratuta.

Ibilbidea oso menditsua zen, 171 km eta 4.100 metrotako desnibela, hain zuzen ere. Euskal taldeak maillot berdea erakutsi du proba osoan. Mario Gonzalez lasterketa burua izan da 140 kilometro beste lau aurkariekin, eta 16,5 kilometrotara amorea eman du kantabriarrak. Tropelean, bost taldekide ziren: Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Sergio Samitier.

Mont Ventoux mendatearen azken igoeran (21 km %8,7ra), AG2R La Mondiale erritmo bizia zabaldu du. Edonola ere, Samitierrek erasoa jo du helmugatik 13,5era. Harrapatuta, Oscar Rodriguez zen Euskadi-Murias taldearen azken kidea buruko multzoan. Nafar gazteak hainbat aurkari gainditu ditu azken kilometroetan eta zortzigarren postua erdietsi du helmugan, eta 20ra izan du bosgarren postua. Jesus Herrada nagusitu da Romain Bardet eta Rein Taaramae menderatuta.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldeak lasterketa oso ona eta ausarta egin du. Mariok helburua lortu du eguneko ihesaldian sartuta eta azken igoeran Samik kementsu azaldu da erasotzeko. Zorionez, Oscar Rodriguezek igotzeko dohainak erakutsi ditu eta oso gertu izan du 5. postua bukaeran. Zalantzarik gabe, seinale oso ona da Occitanie itzuliari begira".

Bi itzulitan lehiatuko da euskal taldea aste honetan: ZLM Tour (2.1, NED), asteazkenetik igandera, eta La Route d'Occitanie (2.1, FRA), ostegunetik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport