Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Mont Ventoux igoko du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Mont Ventoux igoko du

15-06-2019

Euskadi-Murias Mont Ventoux Dénivelé Challenge igotzaileen klasiko berrian lehiatuko da astelehenean, 1.900 metrotara helmugaratuta.

Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mario González, Beñat Intxausti, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Sergio Samitier arituko diren zazpi txirrindulariak dira. Mont Ventoux mendateak 21 kilometro ditu batez besteko %8,7ra.

Bizkarra: "Mont Ventoux bukatuta, lasterketa oso gogorra da; ez da azken mendatea bakarrik izango, hainbat gehiago izango ditugu errepidean. Neure buruari begira, gogo asko ditut; klasiko berria da eta ospeko gailurrean amaituta. Horregatik, dena ematen saiatuko naiz. Igotzaile askoko multzo indartsua dugu eta protagonistak izateko eta emaitza ona lortzeko aukerak ditugula uste dut".

Guztira, 173 kilometro ditu ibilbideak eta 4.100 metrotako desnibela:
18 km: Col de la Peyronnnière (5 km / 3,7%)
30,5. km: Col des Aires ( 3 km / 5,4%)
55. km: Col de l’homme mort (11,6 km / 4,9%) 
114. km: Côte de Gordes (4,5 km / 4,9%)
118. km: Col des Trois Termes (2,2 km / 7,8%)
135. km: Cote de Blauvac (2,2 km / 5,7%)
171. Km: Mont Ventoux (21 km / 8,7%)

Irteeran, 12 talde izango dira: AG2R La Mondiale, Groupama-FDJ eta EF Education First (WorldTour); Euskadi-Murias, Cofidis Solutions Credits, Vital Concept - Hotels B&B, Arkéa Samsic, Caja Rural-RGA, Delko Marseille Provence eta Total Direct Énergie (Kontinental Profesional); eta Amore & Vita - Prodir e Interpro (Kontinental).

Teledeporte eta Eurosport telebistek zuzenean eskainiko dute Mont Ventoux Dénivelé Challenge klasikoa astelehenean.

Bi itzulitan lehiatuko da euskal taldea hurrengo astean: ZLM Tour (2.1, NED), asteazkenetik igandera, eta La Route d'Occitanie (2.1, FRA), ostegunetik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium