Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Murtzian eta Almerian lehiatuko da Euskadi-Murias taldea asteburuan
Partekatu:      

Murtzian eta Almerian lehiatuko da Euskadi-Murias taldea asteburuan

14-02-2019

Euskadi-Murias Murtziako Itzulian eta Almeriako Klasikoan lehiatuko da asteburuan. Cyril Barthe, Urko Berrade, Gari Bravo, Beñat Intxausti, Juan Antonio López-Cozar, Óscar Rodríguez eta Enrique Sanz zazpi txirrindulariak izango dira.

Hain zuzen, Intxaustik debuta egingo du euskal taldearekin; Oscar Rodriguez, berriz, itzuliko da ahoko infekzio zorrotza gaindituta. Ruben Perez kirol zuzendaria izango da bertan.

Beñat Intxausti: "Ondo aritu naiz entrenatzen eta gogoak ditut aurreneko zenbakia jartzeko. Orain hori besterik ez dut eskaintzen, normaltasuna. Niretzat, lehendabiziko lasterketa izango da eta orain dela asko ez dut neure burua ikusi errepidean; aurkariak, ordea, lehiatzen hasita dira. Edonola ere, ilusioz beteta nago, are gehiago etxeko talde batean; nire alde egin dute apustua eta hazi da nabarmen. Beraz, taldea eta taldekideak laguntzen saiatuko naiz. Nik egunak eta erritmoa pilatzen dut helburu nagusia".

Aurtengo Murtziako itzuliak bi saio desberdin ditu. Aurrenekoan, esprina espero da. Bigarrena, berriz, gorabeheratsua da eta ohiko bi mendate igoko dituzte txirrindulariek: Collado Bermejo (1ª) eta Cresta del Gallo (2ª). Guztira, 17 taldek parte hartuko dute. Alejandro Valverdek bost aldiz irabazi du proba, baina Luis Leon Sanchezek menderatu zuen iaz.

Ibilbidea:
Ostirala. 1. etapa: Yecla - San Javier, 188,8 km
Larunbata. 2. etapa: Beniel - Murcia, 177,3 km

Igandean, Almeriako Klasikoa ospatuko da. Ibilbideak (Almeria-Roquetas de Mar, 192,5 km) lau mendate ditu aurreneko erdian eta gizon azkarrek izango dute aukera helmugan. Hamazazpi talde izango dira irteeran. Caleb Ewan, Mark Cavendish, Sam Bennett edo Michael Matthews txirrindulariek irabazi dute lasterketa azken urteetan.

Bestetik, Xabier Muriel zuzendutako beste multzo bat Omango Itzulian lehiatuko da larunbatetik aurrera.

Argazkia: Photo Gomez Sport