Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, onenekin Murtzian eta Omanen
Partekatu:      

Euskadi-Murias, onenekin Murtzian eta Omanen

16-02-2019

Euskadi-Murias taldeak egun ederra burutu du bi itzulitan, Murtziako Itzulian eta Omango Tourrean, goi mailako lasterketetan. Harrobiko gazteak, Oscar Rodriguez (1995) eta Mikel Aristi (1993), bikain aritu dira.

Murtzian, Oscar Rodriguez onenekin lehiatu da saio menditsuan eta seigarren postua bereganatu du helmugan; Luis León Sánchezek (AST) Alejandro Valverde (MOV) menderatu du eta Matteo Trentin (MTS) Oscarren multzoaren burua zen, Jakob Fuglsang eta Omar Fraile (AST) aurkariekin, besteak beste. Gari Bravo 23. helmugaratu da, eta Cyril Barthe 31.a. Sailkapen nagusian, nafarrak bederatzigarren postua poltsikoratu du, Luis Leon irabazlearen 19ra. Andaluziako Itzulia hurrengo helburua izango du Oscarrek.

Murtziako zazpi txirrindulariek, Cyril Barthe, Urko Berrade, Gari Bravo, Beñat Intxausti, Juan Antonio López-Cozar, Óscar Rodríguez eta Enrique Sanz taldekideak, parte hartuko dute igandean Almeriako Klasikoan.

Bestetik, Euskadi-Murias taldeak marka utzi du Omango Tourrean. Izan ere, Mikel Aristi seigarren sailkatu da lehendabiziko etapan eta Sergio Rodriguezek ihesaldia harrapatu du.

Aristik sasoiko dela erakitsu du Omanen -podiuma zapaldu zuen gipuzkoarrak joan den astean Frantzian-, goi mailako esprinean; irabazlea Alexander Kristoff (UAE), Bryan Coquard (VCB), Nacer Bouhanni (COF, Giacomo Nizzolo (TDD) eta Niccolò Bonifazio (TDE) aurkariek besterik ez dute Aristi gainditu. Sergio Rodriguez, berriz, lau gizonen ihelsadian sartu da eta helmugatik 6ra harrapatu ditu tropelak. Igandeko bigarren etapa ibilbide gorabeheratsuagoa du eta maldan gora amaituko da.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Harro egoteko eguna da zalantzarik gabe: protagonistak izan gara bi itzulitan eta bi gazteekin. Aristik konfiantza berreskuratu du eta onenekin lehiatzeko gai da. Oscar, Murtzian, onenen parean izan da, halanola, Astanako txirrindulariekin eta Valverderekin. Beraz, bide polita hasi dugu eta sekulako poztasuna dut iaz lortutakoaren ondoren baita eskakizun hazi delako ere eta taldeak ezin hobeto erantzun du. Orain bide horri heldu behar diogu eta goiz besoak altxatuko ditugu".

Argazkia: Photo Gomez Sport