Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Fernando Barcelok azaldu du Euskadi-Murias taldearen gaztetasuna
Partekatu:      

Fernando Barcelok azaldu du Euskadi-Murias taldearen gaztetasuna

25-07-2018

Fernando Barcelok duen maila erakutsi du Ordiziako Klasikan, laugarren postua eskuratuta, podiumetik oso gertu beraz, baita Tarteko Helmugak eta 23 urteko azpikoen saria ere irabazi ditu. Aitor Gonzalez protagonista izan da. Euskadi-Murias taldearen gazteek erantzun ederra eman dute berriro ere.

Barcelo -brontzea bereganatu zuen Europako Txapelketan orain dela gutxi- eta Aitor Gonzalez taldekideek eguneko ihesaldia harrapatu dute. Abaltzisketa, bost aldiz, eta Altzo, bi, mendateen igoerek indartsuenak hautatu dituzte.

Barcelo onenekin izan da eta Mitchelton-Scott taldeko Simon Yates eta Robert Power -irabazlea- aurkariek besterik ez dute gainditu, eta hirugarren postua lehiatu da Krists Neilands (Israel) aurkariaren aurka, laugarrena helmugaratuta aragoiarra. Edonola ere, podiuma bai zapaldu du, Tarteko Helmugak eta 23 urteko azpikoen saria erdietsi ditu-eta. Taldekako sailkapenean, Euskadi-Murias hirugarren sailkatu da, Israel Cycing Academy eta Mitchelton-Scott taldeen atzetik bakarrik eta Movistar Team-en aurretik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gure txirrindulari gazteenekin lehiatu garen arren, lehian izateko gai izan gara Barcelorekin. Berriro ere, gazteek maila bikaina eskaini dute, beste multzoa Sierra Nevadan entrenatzen den bitartean Espainiako Itzulia eta hurrengo lasterketa garrantzitsuei aurre egiteko".

Fernando Barceló: "Nahiko pozik nago izan ditudan sentzazioekin eta emaitzarekin. Lasterketa oso azkarra eta gogorra izan da hasieratik. Ihesaldi polita osatu da mailako txirrindulariekin aurreneko itzulitik eta tartea ireki dugu tropelarekiko. Gainera, zorte on izan dut Aitor González alboan izan ditut-eta eta asko lagundu nau".

Hurrengo proba Getxoko Zirkuitoa izango da uztailaren 31ean Portugalgo Itzulian (abuztuaren 1etik 12ra) lehiatu baino lehen.

Argazkia: Photo Gomez Sport