Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea "oso oldarkor" Route du Sud-en
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea "oso oldarkor" Route du Sud-en

18-06-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeko Jon Odriozola kirol managera, “oso pozik” agertu da gaur Nogaron amaitu den Route du Sud-en taldeak egindako lanarekin.

“Taldea oso lehiakor ibili da, beti adi, bere aukerak bilatuz, eta azken lasterketan erakutsitako jarrerarekin dagoeneko merezi duen garaipena lortzeko borrokan. Taldea ihesaldietan sartzen jakin du, oso maila altua izan duen Route du Sud-en, World Tour mailako talde ugari eta Sky Tourrerarko prestaketan murgilduta egon baitira hemen. Lasterketan oso sartuta egon da taldea, oso itxura ona emanez eta orain arte lortu ez dugun garaipena lortzeko borrokan. Bizkarra bikain ibili da azken egunean, azken kilometroan ezustekoa ematen ahalegindu da, baina helmugatik 200 metrora harrapatu dute. Jarrera eta ilusio horrekin ekin behar diegu datozen lasterketei. Pozten nau ikustea jendeak zoriondu egiten gaituela lasterketaz-lasterketa erakusten ari garen nortasunarengatik”, adierazi du Odriozolak azken etaparen amaieran.

Bizkarra helmugara iristea lortu duen 9 txirrindulariz osatutako taldean ibili da. Tom Scullyk (Cannondale) lortu du garaipena, esprinterren taldeei aurre hartuta. Mañariako txirrindularia azken kilometroan erasoa jo eta ezustekoa ematen ahalegindu da, baina taldeak metro gutxiren faltan harrapatu du eta 15. izan da azkenik.

Taldeko hainbat txirrindulari, hala nola Pello Olaberria,  Aitor Gonzalez (txirrindulari saiatuena 3. etapan) eta Beñat Txoperena ihesaldietan ibili dira lasterketan izan dituen lau etapetan. Sailkapen nagusian Silvain Dillier-ek (BMC) lortu du garaipena, Richard Carapaz (Movistar Team) eta Kenni Elissonde (Team Sky) bigarren eta hirugarren izan direlarik.

Taldea datorren asteburuan Espainiako Txapelketetan parte hartuko du.


Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium