Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, ospeko itxiera Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, ospeko itxiera Frantzian

09-10-2019

Euskadi-Murias taldea sasoiko azken bi probatan lehiatuko da Frantzian, Paris-Bourges, ostegunean, eta Paris-Tours, igandean, hain zuzen ere.

Mikel Aristi, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar eta Sergio Rodríguez arituko diren zazpi txirrindulariak dira, David Echavarriren zuzendaritzapean.

Paris-Bourges (1.1) osteguneko klasikoak ibilbide aproposa du esprinean amaitzeko, 193,3 km Gien eta Bourges bitartean. Izan ere, André Greipel, John Degenkolb edota Sam Bennett txirrindulariek irabazi dute azken urteotan. Valentin Madouas frantziarrak, berriz, besoak altxatu zituen iaz.

Igandean, Paris-Tours Elite (1.HC) ospeko klasikoa izango da. Iaz, ibilbidea aldatu zuen antolakuntzak eta hainbat lurrezko atalak eta gainak gainditu beharko dituzte txirrindulariek azken 50 kilometrotan. Guztira, 217 dira Chartres eta Tours bitartean. Iaz, Soren Kragh Andersen danimarkarrak irabazi zuen. Partaidetza goi mailakoa da.

Joan den asteburuan, euskal taldeak emaitza politak erdietsi zituen: Urko Berradek Mendiko Saria irabazi zuen Belgikako Tour de l'Eurométropole proban eta Fernando Barcelok seigarren postua eskutatu zuen Frantziako Tour de Vendée klasikoan.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium