Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi, 6. Paris-Bourges klasikoan
Partekatu:      

Jon Aberasturi, 6. Paris-Bourges klasikoan

04-10-2018

Euskadi-Murias taldeko Jon Aberasturik seigarren postua poltsikoratu du Paris-Bourges (1.1, Franzia) klasikoan, 193,7 kilometrokoa. Valentin Madouas gazteak (GFC) tropela gainditu du eta garaipena lortu du.

Euskadi-Muriasek Aberasturiren aldeko apustua egin du esprinean. Taldekideek babestu dute; batez ere, Aritz Bagues eta Mikel Iturria lagundu dute azken kilometroetan. Arabarrak erantzun du eta seigarren sailkatu da; Madouasek tropela aurreratu du ustekabean eta besoak altxatu ditu helmugan bertan harrapatu duten arren.

Sergio Samitier saiatu da hasieran ihelsadia harrapatzen zorterik gabe; beste sei txirrindulariek, berriz, hanka egin dute eta helmugatik 65era harrapatu du multzoak. Hainbat saiakera izan dira ondoren eta beste zortziek hutsunea ireki dute. Ikaragarrizko amaieran, Madouasek irabazi du ozta-ozta Bryan Coquard (VCC) aurkariaren aurretik.

Euskak taldeko zazpi txirrindulariek (Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Aitor González, Julen Irizar, Mikel Iturria, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo) errepikatuko dute larunbatean eta igandean. Tour de Vendée (1.1) eta Paris-Tours Elite (1.HC) klasikoetan, hurrenez hurren.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium