Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Clássica da Arrábida proban lehiatuko da Portugal-en
Partekatu:      

Euskadi-Murias Clássica da Arrábida proban lehiatuko da Portugal-en

10-03-2018

Euskadi-Murias lehiaketara itzuliko da asteburuan Portugal-go Clássica da Arrábida lasterketan, nazioartekoa eta Troféu Liberty Seguros-ekoa, igandean ospatzeko lurrezko bidez tartean eta ibilbide gorabeheratsuan.

Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena Euskal Profesional Kontinental taldearen zazpi txirrindulariak izango dira.

Clássica da Arrábida probak 169,6 kilometro ditu guztira, Sesimbra eta Setúbal bitartean, 12:40 hasita eta 17:00-en inguruan amaituta. Ibilbideak 'sterrato' du, lurrezko lau gune ditu:
95,4 km, Estrada de Lagameças, 1,5 km
100,1 km, Cajados, 1,7 km
103,8 Km, Golfe do Montado, 1,4 km
117,1 Km, Estrada da Cobra, 1,4 km

Bestetik, lau dira mendateak: Palmela (2ª, km 120,1), Alto das Necessidades (3ª, km 132,9), Picheleiros (3ª, km 141,3) eta Arrábida (3ª, km 155).

Irteeran 20 talde izango dira nazioarteko partaidetzan.

Hurrengo lasterketak apirilean honako hauek izango dira: Volta ao Alentejo (14-18), Volta Catalunya (19-25), Classic Loire Atlantique (24), Cholet Pays de Loire (25), Route Adélie (30) eta GP Miguel Indurain (31).

Argazkia: Photo Gomez Sport