Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Route Occitanie: Aberasturik 4. postua erdietsi du Carmaux-en
Partekatu:      

Route Occitanie: Aberasturik 4. postua erdietsi du Carmaux-en

14-06-2018

Jon Aberasturi (Euskadi-Murias) laugarrena sailkatu da La Route d'Occitanie (2.1, Frantzia) itzuliaren  aurreneko etapan, Cap Découverte - Carmaux (168 km), beste 'top5' Profesional Kontinental euskal taldearentzat.

Lau txirrindularik ihes egin dute, Combaud (DMP), Gaudin (TDE), Baldo (AUB) eta Abraham (BAI). Euskadi-Muriasen taldekideek Aberasturi babestu dute amaierari begira, baita tropel buruan agertu dira ere. Helmugan, arabarrak hainbat aurkari gainditu behar izan ditu laugarren postua poltsikaratzeko; Bouhanni (COF) irabazleak, Laporte (COF) eta Coquard (VCC) aurkariek besterik ez dute gainditu euskalduna.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Asmoa Aberasturiren alde apustua egitea zen eta ihesaldia uztea zen. Beraz, Aberasturi babestu dugu bukaera arte. Tamalez, itxita geratu da momentu erabakigarrian. Berriz ere, ardura hartu du taldeak eta tropel buruan azaldu da. Horrenbestez, gure bidea jarraitzen dugu, lan egiten eta gauzak ondo egiten, lehiakorrak eta garaipena lortzeagatik oso gertu".

Taldearen beste sei txirrindulariak, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena, tropelean heldu dira.

Ostiralean, bigarren etapa ospatuko da, 173 km Saint-Gaudens eta Masseube Val de Gers bitartean, ibilbide gorabeheratsuan eta hiru gainekin.

Argazkia: Route Occitanie / Aubin Lipke