Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Route Occitanie: Gari Bravo nabarmendu da ihesaldian
Partekatu:      

Route Occitanie: Gari Bravo nabarmendu da ihesaldian

15-06-2018

Euskadi-Murias taldeko Gari Bravok eguneko ihesaldia harrapatu du La Route d'Occitanie (2.1) itzulian, 173 kilometrokoa Saint-Gaudens eta Masseube bitartean. Jon Aberasturi, berriz, 13.a sailkatu da helmugan.

Bravok hasieratik ihes egin du beste bost txirrindulariekin, Cousin (TDE), Jauregui (ALM), Mainard (RLM), Le Bon (VCC) eta Doubey (WGG) -Paillot (AUB) beranduago sartu da-. Tropelean, Movistar Team taldeak hartu du ardura.

Amaiera zoragarria izan da. Izan ere, tropelak ez du gainditu azken iheslaria 2 kilometro falta arte. Gainsariei esker, Bravok 5. postua du sailkapen nagusian ia 170 kilometro buruan bete ondoren. Esprinean, berriz, Aberasturik aukera galdu ditu 500 metrora, 13.a sailkaturik; Clemente Venturini (AGR) azkarrena zen. Mikel Iturria era Mikel Bizkarra buruko tropelean sartu dira.

Bravo: "Garrantzitsua zen ihesaldia harrapatzea. Erne ibili gara eta ni sartu naiz. Aurkariak trebeak ziren ordekan eta benetako aukerak izan ditugu irabazteko. Ez dugu eutsi eta 10era ilusioa izan dugu helmugaratzeko, tropelak erritmoa bizitu du azken muinoan baina. Nik ondo ikusi dut neure burua, baina klasikomanoentzat zen saioa eta nik 61 kilo besterik ez dut. Ziur asko, gaurkoa bihar nabarituko dut, baina taldea lehia ematera aterako da berriro ere Iturria eta Bizkarra taldekideekin".

Etapa erregina larunbatean da, Pirineoetan, hainbat igoera ditu-eta ibilbideak, Lers (1ª), Souloumbrie (2ª), Chioula (1ª), Montségur (2ª) eta maldan gora amaituta Les Monts d’Olmes (1ª) mendatean. Guztira, 198,4 kilometro izango dira Prat-Bonrepaux hasita.

Argazkia: Route Occitanie / Aubin Lipke