Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, mailari eustera La Route d'Occitanie itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, mailari eustera La Route d'Occitanie itzulian

13-06-2018

Euskadi-Murias lehiatuko da berriro La Route d'Occitanie (2.1, Frantzia) proban, ostegunetik igandera lau etapatan. Entzute handiko itzulia da, Route du Sud izenekoa iaz arte.

Jon Aberasturi, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena zazpi txirrindulariak izango dira, Ruben Perezen zuzendaritzapean. Nairo Quintanak edo Alberto Contadorrek irabazi dute lasterketa azken urteetan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Itzulia berezia izan da guretzat beti Kontinentalak ginenean; Tourrean aritzen ziren txirrindulariekin lehiatzeko aukera baitzen. Orain, berriz, goi mailan aritzen gara gu urte osoan zehar, baina ilusio berari eusten diogu maila ederra erakusteko, halanola, Valverde motako txirrindularien aurka. Bestetik, Bravo eta Bizkarra azken lasterketakoa izango da atsedena hartu baino lehen eta Espainiako Itzulian pentsatzen hasi baino lehen. Bravo, Bizkarra eta Aberasturi taldekideekin emaitza onak bilatuko ditugu urtean zehar bezala".

Lasterketak bi zati ditu. Lehendabiziko bi etapak errazagoak dira, gorabeheratsuak edonola ere. Bigarrenak, berriz, itzulia erabakiko du Pirineotan: Lers (1ª), Souloumbrie (2ª), Chioula (1ª), Montségur (2ª) eta maldan gora amaituta Les Monts d’Olmes (1ª) mendatean. Azken saioak Pic de Nore (1ª) izango du ibilbidearen erdian.

Ibilibidea:
Osteguna. Etapa 1: Cap-Découverte - Ségala Carmaux, 168 km
Ostirala. Etapa 2: St Gaudens - Masseube Val-de-Gers, 173 km
Larunbata. Etapa 3: Prat-Bonrepaux - Les Monts d'Olmes, 198,4 km
Igandea. Etapa 4: Mirepoix - Cazouls-lès-Béziers, 192,7 km

Partaidetza goi mailakoa da, 17 talde guztira: WorldTourreko bost (AG2R La Mondiale, Astana, Groupama-FDJ, Movistar Team eta Team Sky) eta zortzi Profesional Kontinental mailakoak.

Euskal taldearen beste multzo bat Belgikako Dwars door het Hageland klasikoan arituko da ostiralean.

Argazkia: Photo Gomez Sport