Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Route Occitanie: Txoperena nabarmendu da erori den arren
Partekatu:      

Route Occitanie: Txoperena nabarmendu da erori den arren

16-06-2018

Euskadi-Murias taldeak marka utzi du La Route d'Occitanie (2.1, Frantzia) itzuliaren etapa nagusian, hirugarrenean, Prat-Bonrepaux - Les Monts d'Olmes, 198,4 km. Euskal taldea lasterketa burua izan da Gari Bravorekin eta Beñat Txoperenarekin 140 kilometrotan zehar bost mendatetako saioan.

Ruben Pezen mutilak protagonista nagusiak izan dira hasieratik Bravo eta Txoperena taldekideekin. Nafarrak erorketa ere izan du Lers mendatean. Bravo burua izan da multzo batean 78. kilometrora arte. Orduan, Txoperenak hartu du lekukoa Gaudin (TDE) aurkariarekin batera. Igantiko txirrindulariak aurreneko postuan igo ditu Souloumbrie (2ª) eta Chioula (1ª) mendateak, azken hori bakarrik. Indarrak ihes egin zaizkio ondoren eta Gaudinek berak gainditu du, baita tropelak ere helmugatik 26 kilometrora. Edonola ere, antolakuntzak estimatu egin du haren kemena eta podiumera igo da.

Les Monts d'Olmes (1ª) helmugan, Mikel Iturria gure txirrindularirik onena izan da, 19.a, eta Mikel Bizkarra 32.a sailkatu da. Alejandro Valverdek (MOV) irabazi du etapa eta lider berria da. Jon Aberasturik, berriz, ez du amaitu.

Txoperena: "Gari eta nik hasierako ihelsadi bat harrapatu dugu makina bat txirrindulariekin. Interesa genuen eta tropelaren aurka borrokatuko dugu Lers mendatera arte. Izan ere, hanka onak nituen, baina beste taldeko laguntzailaren poltsarekin nahastu naiz eta erori egin naiz. Edonola ere, buruan sartu naiz berriro eta Gaudinekin batera ihes egin dut. Gure asmoa Mendiko Saria irabaztea zen eta aurreneko postuan sailkatu naiz hurrengo bi mendatetan. Indarrik gabe geratu naiz baina ondoren eta ezin izan dut helburua lortu. Gutxienez, podiumera igo naiz".

Azken saioak Pic de Nore (1ª) izango du ibilbidearen erdian, 192,7 kilometro guztira Mirepoix eta Cazouls-lès-Béziers bitartean.

Foto: Route Occitanie / H. Jean

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium