Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, lehia ematera La Route d'Occitanie itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, lehia ematera La Route d'Occitanie itzulian

19-06-2019

Euskadi-Murias Frantziako La Route d'Occitanie itzulian arituko da lau etapatan ostegunetik igandera, ospeko lasterketa eta ohikoa Jon Odriozolaren taldearentzat.

Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Beñat Intxausti, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Sergio Samitier zazpi txirrindulariak dira, Ruben Perez kirol zuzendariaren aginpean. Multzoa Mont Ventoux klasikoarena bera da, Barcelo Mario Gonzalezen lekua hartuta.

Itzuliak 691 kilometro ditu, 12 mendate eta 10.580 metrotako desnibela guztira. Gogortasuna aurreneko eta batez ere hirugarren saioetan biltzen da; bigarrena eta laugarrena, ordea, gizon azkarrentzat da hasiera batean.

Oscar Rodriguez: "Lasterketa ezaguna da taldearentzat baita niretzat ere, izan ere, hirugarren aldiz aterako naiz. Gogortasuna asko du bi etapatan eta beste biak esprinean erabakitzekoak dira. Ondo ikusten dut neure burua Mont Ventoux klasikoan lehiatu eta gero, baita nekatuta nago ere. Egia esan, krisialdia somatu nuen azken igoeran baina gainditu nuen une hori eta erritmoa bizitu nuen amaieran. Taldea lehiakorra dugu irteeran eta lehia emango dugula uste dut, goi mailako aurkariak aurrean izango ditugun arren. Edonola ere, ilusioz beterik egingo diogu aurre itzuliari".

Ostegunean, lau mendate igoko dituzte txirrindulariek: Col du Vent (8,5 km %5,8ra), Montée du Baffurel (9,6 km %5,2ra) eta bi aldiz, azkena helmugan, Côte d’Aubignac (4 km %8,3ra). Ostiralean, ibilbidea errazagoa da, batez ere bigarren zatian. Etapa nagusia larunbatean da: Lancón (2ª), hasieran, eta goi mailako hiru mendate, Hourquette d'Ancizan (10 km / %7,8ra), Port de Balès (19,2 km / %6,2ra) eta amaiera Hospice de France gainean (10,3 km / %7,3ra). Azken eguneko ibilbidea errezena da.

Ibilbidea:
Osteguna. 1. Etapa: Gignac-Vallée de l’Hérault - Saint-Geniez-d’Olt-et-d’Aubrac, 175,5 km
Ostirala. 2. Etapa: Labruguière - Martres-Tolosane, 187,7 km
Larunbata. 3. Etapa: Arreau - Luchon-Hospice de France, 173 km
Igandea. 4. Etapa: Gers-Astarac Arros en Gascogne - Clermont-Pouyguillès, 154,8 km

Guztira, 18 talde irtengo dira: WorldTour mailako lau, AG2R La Mondiale, EF Education First, Groupama-FDJ, Movistar Team eta Team Ineos; Kontinental Profesional mailako bederatzi (Euskadi-Murias, Bardiani-CSF, Caja Rural-RGA, Cofidis, Delko Marseille, Israel CA, Team Arkéa-Samsic, Team Total Direct Energie eta Vital Concept); eta Kontinental mailako lau.

Gain-sariak dituzte hiru helmugek (10, 6 eta 4 segundo) baita tarteko helmugak (3, 2 eta 1) ere. Lau etapak 16.30n inguruan bukatuko dira eta Eurosport telebistak eskainiko ditu bukaerak 15.00etatik aurrera.  Alejandro Valverde (2018), Nairo Quintana (2012 eta 2016) eta Alberto Contador (2015) txirrindulariek itzulia bereganatu dute azken urteetan.

Euskadi-Murias taldearen beste multzo bat ZLM Tour itzulian lehiatuko da asteazkenetik igandera: Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar eta Dani Viejo.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium