Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Spiuk eta Euskadi-Murias, indarrak batzen 2019. urtean
Partekatu:      

Spiuk eta Euskadi-Murias, indarrak batzen 2019. urtean

10-02-2019

Euskadi-Murias taldeak konfiantza berrituko du Spiuk etxean txirrindularien buruak babesteko 2019. urteko denboraldian. Lankidetza 2016. urtean hasi zen eta Spiuk etxeak euskal taldean duen konfiantza osoa adierazten du horrek.

Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek "Adante" kaskoa erabiliko dute. Segurtasuna eta erosotasuna ditu dohainak. "Jifter" betaurrekoak, berriz, osogarri perfektua dira. Goi mailako materiala da zalantzarik gabe. Horregatik, Jon Odriozolaren mutilak maila emateaz besterik ez kezkatu beharko dira errepidean.

Aitor Murgoitio (Spiuk Komunikazio Arduraduna): "Oso positiboa da Euskadi-Muriasekin dugun konpromisoa berritzea. Lana, adorea eta taldeko lana dira guk miresten ditugun gaitasunak. Batez ere, ilusio sortzen den proiektua da".

Jon Odriozola (Euskadi-Murias taldearen kirol managerra): "Gure taldea gure babesleei esker heldu da hona arte. Spiuk etxeak hasieratik laguntzen gaitu eta fideltasun eta erantzunkizun hori eskertzen ditugu. Denok batera lan egiten, dena errazagoa aterako da".

Nazioarteko erronka

Euskadi-Muriasek 63 lasterketa ditu egutegian aurten, Espainiako Itzuliaren gonbidapenak zaintzen diren bitartean. Ospetsuena Flecha Valona-rena da; seigarren proba izango da WorldTour mailan aurten; Catalunya, Itzulia, Turkia, Donostia eta espero den Espainiako Itzulia dira besteak.

ADANTE

JIFTER

Argazkia: Photo Gomez Sport