Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea Kontinental Profesionala izango da 2018an
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea Kontinental Profesionala izango da 2018an

16-05-2017




Euskadi Basque Country – Murias Taldea Kontinental mailako talde profesionala izango da 2018an, Murias Taldeak Bilboko Abando Hotelean gaur goizean egindako prentsaurrekoan aditzera eman duenez.

“Duela 3 urte apustu garbia egin genuen euskal txirrindularitzaren alde, izan ere, gure herritarren nortasunean oso errotua egon den kirola izan baita eta Murias Taldearen baloreak erakusten baititu. Urte hauetan zehar proiektu txiki bezain iraunkor eta sendoan jardun dugu lanean” adierazi dute Murias Taldeko ordezkariek. “3 urteko ibilbidea izan duen esperientziaren ondoren, bestelako inolako laguntzarik jaso gabe ere Kontinental Profesional mailara urratsa egitea erabaki dugu”.

Taldeko kirol managerra den Jon Odriozolaren hitzetan urrats hau “ezinezko ametsa” da, “lan eta ahalegin handia egin baita munduko lasterketarik onenetan eta, noski, Itzulian edo Klasika, parte hartzeko aukera izango duen euskal talde kontinental profesional bat lortzeko”.

Euskal taldeak datorren urtean Espainiako Vueltan parte hartzeko gonbidapena jasotzeko konpromisoa lortu du Vueltako zuzendari den Javier Guillénen eskutik. “Javier Guillén eta Espainiako Vueltari eskerrak eman nahi dizkiot proiektu honi eman dioten laguntza eta bultzadagatik, kontinental profesional mailara jauzi egiten lehen taldea izateko eskakizuna bete baitugu” baieztatu du Odriozolak. Euskal Herriko Itzuliaren eta Donostiako Klasikoaren antolatzaileen babesa era badu euskal taldeak bi lasterketetan parte hartzeko.

Laguntzaile kanpaina

Horretaz gain, taldeak 2018rako laguntzaile kanpaina ere aurkeztu du eta Euskadi Basque Country – Murias Taldeari laguntza emango dion talde handia sortu nahi du, zaletu nahiz erakunde publiko, futbol-talde nahiz euskal enpresak hartuko dituena. “Euskal txirrindularitzaren izpiritua gure enpresek duten lan egiteko moduaren isla eta erakusgarri izan daiteke, eta hori da munduari erakutsi nahi dioguna” eman dute aditzera taldeko arduradunek.

“Gure proiektuarekin bat egin nahi duen orok gurekin kontaktuan jarri besterik ez du, ekimen guztiak izango baitira ongi etorriak”, azpimarratu dute.

Zaletuek nahiz enpresek dagoeneko badute taldearen laguntzaile egiteko aukera, taldearen webgunean sartuz.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium