Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias talde osoak maillot berria jantzi du Benidorm-en
Partekatu:      

Euskadi-Murias talde osoak maillot berria jantzi du Benidorm-en

09-01-2018

Euskadi-Murias taldeak oinarrizko lana burutzen jarraitzen du Benidorm-en, Profesional Continental mailan aurreneko denboraldiari so. Gaur, lehendabiziko argazkiak atera dituzte txirrindulariek Kalas maillota, Spiuk kaskoa eta betaurrekoak, eta Orbea bizikleta berriekin.

Taldearen 20 txirrindularik -10 berriekin, Aberasturi, Aristi, Barcelo, Barthe, Loubet, Prades, Sergio Rodriguez, Saez, Samitier eta Sanz- goiz osoa eman dute irudiak grabatzen eta argazkiak ateratzen. Arratsaldean, kirol zuzendaritzak bilerak antolatu ditu txirrindularien egutegia zehazteko.

Asteazkenetik aurrera eta astelehenera arte, berriz, entrenamendu saioak areagotuko egingo dira eta hainbat hitzaldi jasoko dituzte txirrindulariek.

Bestetik, proiektuaren bi taldeen (Euskadi-Murias eta Bizkaia Durango-Euskadi-Murias) aurkezpena urtarrilaren 18an izango da Gasteizen, Gorbeia Merkatal Zentroan hain zuzen ere.

2018. urteko taldea: Jon Aberasturi (1989), Mikel Aristi (1993), Aritz Bagüés (1989), Fernando Barceló (1996), Ander Barrenetxea (1992), Cyril Barthe (1996), Mikel Bizkarra (1989), Gari Bravo (1989), Aitor González (1990), Julen Irizar (1995), Mikel Iturria (1992), Julien Loubet (1985), Eduard Prades (1987), Óscar Rodríguez (1995), Sergio Rodríguez (1992), Sergio Samitier (1995), Enrique Sanz (1989), Héctor Sáez (1993), Beñat Txoperena (1991) y Gotzon Udondo (1993).