Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country ? Murias Taldeak 2017rako aurkezpena egin du gizartearen aurrean, instituzioen eta txirrindularitza munduaren babesarekin
Partekatu:      

Euskadi Basque Country ? Murias Taldeak 2017rako aurkezpena egin du gizartearen aurrean, instituzioen eta txirrindularitza munduaren babesarekin

23-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea atzo arratsaldean ospatu zuen 2017rako aurkezpen ofiziala, Azkuna Zentroan (Alhondiga Bilbao). Euskal txirrindulari garrantzitsuen, euskal instituzioen eta enpresa inguruko ordezkariak bertaratu ziren ekitaldira.
 
Gonbidatuen artean txirrindularitza munduko hainbat ordezkari izan ziren aurkezpenean, hala nola, Pedro Delgado, Abraham Olano, Joseba Beloki, Julián Gorospe, Roberto Laiseka edo Beñat Intxausti.
 
Bertan izan ziren ere Juan Mari Aburto (Bilboko Alkatea), Unai Rementeria (Bizkaiako Ahaldun Nagusia), Jon Redondo (Euskal Gobernuko Kirol Zuzendaria), Leire Madariaga (Euskal Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendaria), Andoni Ortuzar (EBB-ren presidentea) eta Xabier Ochandiano (Bilboko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzia), besteak beste.
 
Jon Odriozolak proiektu hau “txirrindularitza talde bat baino askoz ere gehiago” dela nabarmendu zuen eta etorkizun proiektu bat sortzeko “pauso bat” besterik ez dela falta adierazi zuen. “Ziur gaude proiektu hau lasterketa onenetan izan behar dela eta Euskadiren izena munduan zehar eraman nahi dugu”, esan zuen.
 
Ekitaldian taldearen maillot berria ere eman zen ezagutzera. Euskadi Basque Country Murias Taldeak datorren urtarrilaren 26an hasiko du 2017 denboraldia, Mallorca-ko Challengean.
 

Argazki galeria