Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea Benidormen bilduko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea Benidormen bilduko da

08-01-2019

Euskadi-Murias taldea Benidormen elkartuko da asteartetik hurrengo astelehenera arte, entrenamendu sendoak eta hainbat ariketa burutzeko Jon Odriozolaren 20 txirrindularien multzoarentzat.

Kontinental Profesional taldeak denboraldi-aurrekoaren azken zertzeladak landuko ditu; izan ere, denboraldia hilaren amaieran hasiko da. Talde osoak errepideko entrenamenduak egingo ditu goizero maila fisikoa baieztatzeko. Arratsaldeetan, berriz, hitzaldi teknikak eskainiko dituzte babesleek, baita osasun jardunaldiak izango dituzte txirrindulariek ere. Gainera, argazki saioak egingo dira maillot berriarekin eta kirol zuzendaritzak bakarkako egutegia eta helburuak zehaztuko dizkiote txirrindulari bakoitzari.

Xabier Muriel, prestatzaile fisikoa: "Hogei egun baino gutxiago dugu lehiatzen hasteko. Hortaz, helburua da taldea elkartzea, aurpegi berriak ondo ezagutzea eta talde barruan sartzea denon artean. Bestetik, entrenamendu gogorrak egingo ditugu, azken zehaztasunak biribiltzeko, baita test batzuk egingo ditugu txirrindulariak zer moduz dauden ikusteko ere, biomekanika saioak, etab. Babesle batzuek hitzaldiak emango dituzte eta zuzendaritzak txirrindularien helburuak eta egutegia zehaztuko dituzte Espainiako Txapelketetara arte. Laburbilduz, azken gauzak finkatu lehiatu baino lehen; taldea itxi eta multzo on bat egin".

2019. urteko taldea: Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Urko Berrade, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Mario González, Julen Irizar, Beñat Intxausti, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cózar, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Gotzon Udondo eta Daniel Viejo. Rubén Pérez, Xabier Muriel eta David Echávarri kirol zuzendariak dira.

Aurkezpen ofiziala, berriz, Errenterian (Gipuzkoan), urtarrilaren 23an, izango da. Taldeak Mallorkako ‘Challenge’-a (urtarrilaren 31etik otsailaren 3ra) eta ‘Grand Prix Cycliste la Marseillaise’-a (otsailaren 3an) izango ditu aurreneko lasterketak. Aurki, egutegi osoa jakinaraziko du Euskadi-Murias taldeak.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium