Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea, etapa baten bila Portugalgo Itzulian
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea, etapa baten bila Portugalgo Itzulian

03-08-2017

Euskadi Basque Country – Muriais Taldeak bihar hasi eta abuztuaren 15ean amaituko den 79. Portugalgo Itzulian parte hartuko du. Lisboan ospatuko den 5,4 kilometroko atariko erlojupekoarekin hasiko da lasterketa.

“Maila handiko itzulia da, 10 etapa eta erlojupeko bat duen lasterketa garrantzitsua, eta nahiko talde gaztearekin gatoz”, adierazi du Portugalen taldea zuzenduko duen Rubén Pérez kirol zuzendariak. “Guzti hau kontuan hartuta, garaipen bat lortzeko lan egingo dugu, ea ezustekoa emateko eta urteko helburua lortzeko gai garen”.

“Prestaketan buru-belarri ikusi ditut txirrindulariak eta ilusio handiarekin datoz. Taldeak aurrerapauso bat mango du datorren urtean eta nabari da horrek motibazio handiagoa ematen diela txirrindulariei. Altueran ibili dira eta beraien aldetik dena jartzen ari direla agerian uzten du horrek eta ilusio horrekin ikusiko dugu ea Portugalen daukagun helburua lortzen dugun”, dio. “Ziurrenik talde portugaldarrak (W52 – FC Porto, Efapel, Radio Popular, Tavira,…) erreferenteak izango dira, baina lasterketaren egoerak baliatu behar ditugu, baliteke talderik indartsuenak beraien artean zainketa lanetan aritzea eta ezustekoa emateko aukerak egotea”.

Txomin Juaristi eta Cyril Barthe taldeko stagiairei buruz ondorengoa adierazi du: “Oso ilusio handiarekin datoz eta hori oso garrantzitsua da. Espero dut biak lasai egotea eta lasterketari beldurrik ez izatea, lasterketa luzea eta gogorra izango baita. Egunerokoan laguntzen saiatuko gara eta ikusiko dugu ea proiektu honen parte izateko gai direla erakusten duten.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Mikel Bizkarra, Beñat Txoperena, Óscar Rodríguez, Gotzon Udondo, Pello Olaberria, Txomin Juaristi eta Cyril Barthe.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium