Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea, lehen garaipena lortzeko helburuarekin Ordizian
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea, lehen garaipena lortzeko helburuarekin Ordizian

24-07-2017

Euskadi Basque Country . Murias Taldea 94. Prueba Villafranca – Ordiziako Klasikan parte hartuko du bihar. Ordizian hasi eta amaituko den lasterketak 165,7 kilometro izango ditu eta goizeko 10etan hasiko da.

“Gogo handiz ekingo diogu denboraldiko zati garrantzitsu honetako etxeko lehen lasterketari, hilabete eskasean Getxoko Zirkuituan, Burgosko Itzulian, Portugaleko Voltan eta Limousingo Tourrean izango bait gara. Lasterketa hauetan garaipena lortzeko helburuarekin irtengo gara, hurbil izan dugun eta dagoeneko merezi dugu denboraldiko lehen garaipen hori”, adierazi du Jon Odriozola kirol managerrak.

Abaltzisketako mendateak (3.maila) lasterketa baldintzatuko du aurten ere. Txirrindulariek bost aldiz igo behar izango dute mendatea, azkeneko aldiz helmugatik 10 kilometrora.

World Tour mailako bi talde izango dira euskal lasterketan: Orica-Scott, Adam Yates taldeburu izango delarik, eta lasterketa hiru aldiz irabazi duen Gorka Izagirreren Movistar Team.

Iaz taldea oso ondo aritu zen Ordizian, Gari Bravo zortzigarren postua eskuratu eta euskaldunik onena izan baitzen.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak txirrindulari hauekin parte hartuko du: Gari Bravo, Beñat Txoperena, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Julen Irizar, Pello Olaberria, Aritz Bagües eta Aitor González.