Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldea protagonista izan da Miguel Indurain Sari Nagusian
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldea protagonista izan da Miguel Indurain Sari Nagusian

01-04-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea protagonista izan da gaur ospatu den Miguel Indurain Sari Nagusian (1.1). 186 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Lizarran hasiera eta amaiera izan dutelarik.

Julen Irizar lasterketa hasieran ahalegindu da, baina Aitor Gonzalez izan da ihesaldian sartzen lortu duena, beste hiru txirrindularirekin batera. Tropelak ez die aukera handirik eman, baina buruan egin dituzten kilometroak nahikoak izan dira esprint berezien sailkapena eskuratzeko.

Gonzalez-en taldea harrapatuta euskal taldeko beste bi txirrindularik egin dute aurrera, Adrián González eta Eneko Lizarralde, eta eguneko ihesaldian ibili dira zortzikote batean. Bertan Roman Kreuziger (Orica-Scott) edo Matvei Mamikin (Katusha), besteak beste, ibili dira ere.

Movistarrek ihesaldia harrapatu duenean, 25 kilometrora, World Tour mailako 9 txirrindulariz osatutako taldea aurrera egin du eta horien artean egon da garaipenaren jokoa. Simon Yates (Orica - Scott) Eraulen gora jo du eta bakarrik iritsi da Puy-ko Basilikan kokatutako helmugan.

Gari Bravo, Euskadi Basque Country – Murias taldeko onena gaur, bigarren taldean ibili da Michal Kwiatkowski eta Alejandro Valverderekin batera, baina ez da akordiorik egon aurrekoak harrapatzeko. Azkenik, 14. izan da Bravo.

Taldeak Errioxako Itzulian eta Roue Tourangellen parte hartuko du bihar.