Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak 2018 maillota aurkeztu du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak 2018 maillota aurkeztu du

05-01-2018

Euskadi-Murias Profesional Kontinental taldeak maillot berria aurkeztu du, ilusioz beteriko denboraldiari aurre egiteko. Kalas, egokitako jantziak garatzen eta txirrindularitzan historia zabala duen enpresak, taldearen hornitzailea izango da. Izan ere, Euskadi-Muriasek emandako pausoa babesten du Kalasek, goreneko lasterketetan parte-hartzeko, esate baterako, Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikoan edota Espainiako Itzulian.

Kalasek txirrindularitza jantziak lantzen ditu Italiako eta Suitzako material onenekin eta azken teknologiekin; goi mailako kalitatea, erabilgarritasuna eta erosotasuna lortzeko. Goi-maila hori lortzeko, Kalasek munduko kirolaririk onenekin batera lan egiten du, adibidez, Britania Handiko pista selekzioarekin.

Beraz, Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek arropa bikaina jantziko dute aurtengo probetan, arina eta aerodinamikoa, goi mailan aritzeko eta etekin onena ateratzeko.

Kontzentrazioa Benidorm-en

Euskadi-Murias Profesional Kontinental taldea urtarrilaren 7tik 15era bilduko da Benidormen, Alacanten. Jon Odriozolaren euskaldun multzoak denboraldi berriaren xehetasunak biribilduko ditu; hain zuzen, munduko maila gorenean lehiatuko dira txirrindulariak urtarriletik urrira.

Hogei txirrindularik hainbat ekintzak burutuko dituzte Alacanten: entrenamenduak, kirol egutegia zehaztuko dute, material berria jasoko dute, hitzaldiak, urteko argazkiak, multimedia, etab. Aurreneko lasterketa Challenge Mallorca (25-28) izango da.

2018 urteko Euskadi-Murias taldea (20 txirrindulari):

Iazkoak: Aritz Bagüés (1989), Ander Barrenetxea (1992), Mikel Bizkarra (1989), Gari Bravo (1989), Aitor González (1990), Julen Irizar (1995), Mikel Iturria (1992), Óscar Rodríguez (1995), Beñat Txoperena (1991) y Gotzon Udondo (1993).

Berriak: Jon Aberasturi (1989, Team Ukyo), Mikel Aristi (1993, Delko-Marseille), Fernando Barceló (1996, Fundación Euskadi amateur), Cyril Barthe (1996, stagiare, Fundación Euskadi amateur), Julien Loubet (1985, Armée de Terre), Eduard Prades (1987, Caja Rural-RGA), Sergio Rodríguez (1992, Fundación Euskadi amateur), Sergio Samitier (1995, Lizarte), Enrique Sanz (1989, Team Raleigh), Héctor Sáez (1993, Caja Rural-RGA).

Argazkiak jaitsi