Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi nahi du Flèche Wallonne klasikoan
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak aztarna utzi nahi du Flèche Wallonne klasikoan

23-04-2019

Euskadi-Murias Flecha Valona ospetsuan lehiatuko da asteazkenean, beste muga gaindituta Jon Odriozolaren taldearentzat. Izan ere, munduko onenen aurka arituko da Huy amaitutako klasikoan, Ardeneten bihotzean.

WorldTour mailako beste lasterketa da, Amaury Sport Organisation (ASO) antolatuta. Urtez urte, ate berriak irekitzen dizkiote Frantziako Tourraren antolatzaileek euskal Kontinental Profesional taldeari. Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Mario González, Julen Irizar, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez eta Héctor Sáez, Ruben Perezen zuzendaritzapean, Ardenetako bigarren proban lehiatuko diren txirrindulariak dira.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Flecha Valonan goi mailako klasikoan parte hartzea beste urrats garrantzitsua da taldearentzat. Ardenetako lasterketarik ederrenatarikoa da zalantzarik gabe eta protagonistak izaten eta gure nortasuna erakusten saiatuko gara, beti egiten dugun bezalaxe".

2019. urteko Flecha Valona Ans-etik aterako da 195 kilometro betetzeko. Hiru aldiz gainditu beharko dituzte txirrindulariek hiru muino bigarren zatian: Ereffe (2,1 km %5era, 120,5, 149,5 eta 178,5 km), Cherave (1.300 metro %8,1ra, 131, 160,5 eta 189,5 km) eta Huy (1.300 metro %9,6ra, 137, 166 km eta helmuga).

Guztira, 25 talde izango dira irteeran, hain zuzen, WorldTour mailako 18ak eta zazpi gonbidatuta, Euskadi-Murias tartean. Julian Alaphilippe (2018), Alejandro Valverde (2014, 2015, 2016 y 2017), Daniel Moreno (2013), Joaquim Rodríguez (2012), Philippe Gilbert (2011) eta Cadel Evans (2010) azken irabazleak dira.

Euskal taldea hainbat probatan lehiatzen ari da apirilean. Beste multzo batek (Aritz Bagüés, Fernando Barceló, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Samitier eta Gotzon Udondo) Italiako bi lasterketei aurre egiten die aste honetan, Tour of the Alps (2.HC, Italia), astelehenetik ostiralera, eta Giro dell'Appennino (1.1, Italia), igandean; beste zazpi txirrindularik, berriz, Gaztela eta Leongo Itzulian parte hartuko dute ostegunetik larunbatera arte.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium