Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak burua azaldu du Turkian
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak burua azaldu du Turkian

19-04-2019

Euskadi-Murias nabarmendu da Turkiako Tourraren laugarren etapan, WorldTour mailan, Balikesir – Bursa, 194,3 kilometro, Ander Barrenetxea ihes eginda eta Enrique Sanz zortzigarrena sailkatuta.

Barrenetxeak hasieratik ihes egin du beste lau aurkariekin eta guztira 180 kilometro bete ditu lasterketa buruan, helmugatik 12ra harrapatuta bizkaitarrak. Esprinean, Enrique Sanzek 8. postua eskuratu du, Caleb Ewan (LTS) nagusituta. Bigarren saioan, berriz, Cyril Barthe 10. sailkatu zen; hirugarrenean, atzo, Sanz 12. izan zen eta Urko Berrade ihes eginda ibili zen.

Larunbatean, etapa nagusia ospatuko da, bosgarrena,Bursa – Kartepe, 164,1 km, izan ere, helmuga 1.300 metrotara dago, Hors Categoria mailako mendatean. Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Urko Berrade, Beñat Intxausti, Julen Irizar, Enrique Sanz eta Daniel Viejo zazpi txirrindulariak dira Turkian. WorldTour proba igandean bukatuko da Istanbulen.

Frantziako Kopa

Mikel Aristi, Gari Bravo, Mario González, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez y Héctor Sáez, bestetik, larunbatean lehiatuko dira Tour du Finistère (1.1) klasikoan Frantzian. Ibilbideak 187,5 kilometro ditu Saint-Évarzec eta Quimper bitartean, gorabeheratsua da eta 9,8 kilometroko zirkuitoan amaituko da, lau itzuli ematen bi aldapa igota.

Talde bera Frantziako Kopako Tro-Bro Léon (1.1) proban arituko dira aztelehenean, "Petit Roubaix" deituta. Azkenink, beste multzo bat Tour of the Alps (2.HC) hasiko da Italian.

Argazkia: Photo Gomez Sport