Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Cyril Barthe eta Julien Loubet aurkeztu ditu Baionan
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Cyril Barthe eta Julien Loubet aurkeztu ditu Baionan

04-10-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Cyril Barthe (Fundación Euskadi) eta Julien Loubet (Armée de Terre) aurkeztu ditu gaur goizean Baionako Euskal Museoan ospatu den ekitaldian. Euskal taldearen proiektua ezagutzera eman da ere Iparraldeko prentsaren aurrean.

“Oso pozik gaude Cyril eta Julien Baionan aurkezteko aukera izan dugulako, proiektu hau guztiok ordezkatzen gaituela uste dugu eta. Bi txirrindulari hauek taldearentzat garrantzitsuak izango dira eta hazten lagunduko gaituzte”, adierazi du Jon Odriozola kirol managerrak. “Datorren urteari begira pazientzia eskatu nahi dut, maila berri honetan egingo dugun lehen urtea izango da eta, baina gure buruari asko eskatu behar diogu eta garaipenen bila irtengo gara. Bi txirrindulari hauek garaipenengatik lehiatzen lagunduko gaituzte”, adierazi du.

Julien Loubeten adierazpenak: “Proiektu eta abentura hau oso interesgarria da niretzat. Harreman handia daukat herrialde honekin, afizionatu mailan garaipen ugari lortu nituen eta. Ni helburuak taldeari hazten laguntzea, taldearentzat garrantzitsuak diren lasterketetan ondo aritzea eta irabaztea dira”.

Cyril Bartheren adierazpenak: “2018. urtean talde honetan aritzea oso pozgarria da niretzat, aukera paregabea da nire ibilbide profesionalarentzat. Nire gurasoak euskaldunak dira eta niretzat ohore handia da Euskal koloreekin Frantzian eta Europan aritzea. Proiektu honi eskerrak eman behar zaizkio ni bezalako txirrindulari gazteei aukerak ematen dizkielako”.

Bihar, urteko azken-aurreko lasterketa

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Paris Bourges Frantziako Kopako izen handiko klasikan parte hartuko du bihar. Denboraldiko azken-aurreko lasterketa izango da, denboraldiari Chrono des Nationes amaiera eman aurretik, hilaren 15ean.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak ondorengo txirrindulariekin parte hartuko du: Aritz Bagues. Beñat Txoperena, Aitor González, Eneko Lizarralde, Gotzon Udondo, Ander Barrenetxea, Adrián Gonzalez eta Pello Olaberria.