Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Frantzian eta Txinan bukatuko du sasoia
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Frantzian eta Txinan bukatuko du sasoia

19-09-2019

Euskadi-Murias taldeak best bost probatan arituko da aurten, Frantziako lau klasikotan eta Txinako Tour of Hainan urriaren amaieran. Zalantzarik gabe, Espainiako Itzulian lorturiko emaitzek eta mailak bultzadarik onena da denboraldi bikaina biribiltzeko.

Jon Odriozolaren multzoak parte hartuko du Frantziako egutegian: Grand Prix d'Isbergues (1.1), igandean, eta beste hiru lasterketatan urrian, halanola, Tour de Vendée (1.1), Paris-Bourges (1.1) eta Paris-Tours (1.HC), 6, 10 eta 13 egunetan, hurrenez hurren.

Hain zuzen, zazpi txirrindulari lehiatuko dira igande honetan Frantziako Kopako Isbergues Sari Nagusian: Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Gari Bravo, Beñat Intxausti, Julen Irizar eta Sergio Rodríguez, David Echávarri zuzenduta.

Tour of Hainan itzulia urriaren 26tik azaroaren 3ra izango da. Horrenbestez, taldeak beste muga bat irekiko du. Izan ere, Txinako lasterketak amaiera emango dio denboraldi zoragarriari, bederatzi garaipen pilatuta, azkena Mikel Iturriarena da Espainaiko Itzulian.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium