Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak hasiera bikaina eman dio denboraldiari
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak hasiera bikaina eman dio denboraldiari

29-01-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak bide onetik hasi du aurtengo denboraldia. Hirugarren urtez jarraian euskal taldea XXVI Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorca lasterketan parte hartu du eta aurten, bi podium lortzeaz gain, taldea asko agertu eta 2017ko ekitaldiaren animatzaile nagusietariko bat izan da lau jardunaldietan.

Pello Olaberria, hiru ihesaldietan sartuta, amaiera bikaina eman dio taldearen Mallorcako parte hartzeari Playa de Palma – Palma sariko tarteko helmugen sailkapena irabaziz. “Egunero protagonistak izatea zen gure helburua eta ihesaldietan sartzea lortu dut parte hartu dudan hiru egunetan. Gaur tarteko helmugen sailkapena irabazi ahal izan dut eta oso pozik nago helburua lortzeagatik”, esan du Mutiloarrak lasterketa ondoren. Lorpen honi Mikel Bizkarrak Andratx – Mirador De's Colomer sarian mendiko sailkapenean lortutako garaipena gehitu behar zaio.

XXVI Playa de Palma Challenge Ciclista Mallorcako laugarren eta azken probaren ondoren, Jon Odriozola, Euskadi Basque Country – Murias Taldeko zuzendariak bere txirrindulariek egindako lanaren balioespen positiboa egin du: “Oso pozik nago txirrindularien jarrerarekin. Oso ondo hasi dugu denboraldia eta modu berean jarraitu behar dugu. Gaur berriz ere podiumera igo gara eta horrek egindako lana ona dela erakusten du. Garrantzitsua da guretzat protagonista izatea eta gauzak ondo egitea. Ihesaldietan sartu gara eta gainera sariak lortu ditugu. Hauxe da jarraitu behar dugun bidea”.

Jon Odriozolaren adierazpenak:

Argazkiak