Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak "ilusio handiz" ekingo dio Andaluziako Itzuliari
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak "ilusio handiz" ekingo dio Andaluziako Itzuliari

13-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldea 63. Ruta del Sol Vuelta Ciclista Andalucían (HC2) parte hartuko du asteazkenetik aurrera. Bost etapa izango ditu igandean amaituko den lasterketak.

Hau izango da 2017 denboraldian taldeak parte hartuko duen lehen “Hors Categorie” (World Tourraren azpiko maila) lasterketa eta bertan izango dira 9 World Tour mailako talde eta maila handiko txirrindulariak, hala nola, Alberto Contador (Trek-Segafredo), Alejandro Valverde (Movistar Team), Thibaut Pinot (FDJ) edo Tim Wellens (Lotto Soudal).

“Denboraldi hasiera honetan baja ugari izan ditugu eta zortea ez dago gure alde, baina ilusio handiz ekingo diogu Andaluziako Itzuliari. Gari Bravo oso momentu onean dago eta maila handiko txirrindularien aurrean ezustekoa ematen ahaleginduko gara. Era berean, lasterketan borrokalariak izaten jarraitu nahi dugu eta bigarren mailako sailkapenen lehian egon”, adierazi du Jon Odriozolak.

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak honako txirrindulariekin parte hartuko du: Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Beñat Txoperena, Adrián González, Pello Olaberría, Gotzon Udondo eta Aitor González.

Imanol Estevez, azken orduko baja

Almeriako Klasikan izandako erorikoa dela-eta, Imanol Estévez gasteiztarrak ezin izango du Andaluziako Itzulian parte hartu. Egin zizkioten plaketan ez da hausturarik ageri, baina igandean kolpe handia hartu zuen aldakan eta ez da Andaluziako lasterketan egongo.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium