Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak izena eman du 2019. Frantziako Tourrean
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak izena eman du 2019. Frantziako Tourrean

22-11-2018

Euskadi-Murias taldeak izena eman du 2019 urteko Frantziako Tourrean parte hartzeko. Amaury Sport Organisation (ASO) antolakuntzak bere egutegi osoaren ateak ireki dizkio euskal taldeari egundoko sasoia bete ondoren.

Euskadi-Murias erregistratu egin da Frantziako Tourrean parte hartzeko, zailtasunak zeintzuk diren jakinda munduko lasterketarik ospetsuenean sartzeko 2019. urtean. Edonola ere, arlo guztietan lan egiten du proiektuak amets hori egia bihurtzeko epe laburrean. Aurreneko urratsak aurten eman ditu Kontinental Profesional mailan, Espainiako Itzulian parte hartzen eta aurrerapauso gehiago emango dira Tourra korritzeko etorkizunean. Proiektu honek sinesmena du egiten duen lanean eta horregatik aurrera egiten du hainbat jomugak erdietsi eta gero 2018. urtean. Helmuga asko harrapatzeko ditu taldeak oraindik.

Bide horretan, ASOk ateak ireki ditu euskal taldearentzat eta Euskadi-Muriasek erantzun du izena ematen Paris-Niza edota Critérium Dauphiné itzulietan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Aurten, beste urrats bat emango dugu taldearen garapenean. Tourra gure ibilbidea estimatzen hasi da eta aukera eman digu gonbidapena eskatzeko. Eskaera egin dugu eta aurrehautaketan gara, irteeran egotea oso zaila izango den badakigu ere. ASOk, gainera, antolatzen duen lasterketa guztiei eskaera egiteko gonbidatu gaitu, eta hori aurrerapauso garrantzitsua da. Beraz, oso pozik gara taldean; izan ere, Tourrera itzultzeko ametsa gero eta gertuago dagoelako".

Kontinental Profesional mailako aurreneko urtean, Jon Odriozolaren taldeak hunkitu du Frantziako Tourraren antolakunza hainbat lasterketetan, esaterako, Oscar Rodriguezek garaipena erdietsi zuen Espainiako Itzulian; Edu Prades bigarren sailkatu zen Yorkshiren; eta katalunyarrak berak Turkiako Tourra bereganatu zuen. Guztira, 10 herritan lehiatu da, Espainia, Frantzia, Portugal, Kolonbia, Italia, Britaina Handia, Norvegia, Luxenburgo, Belgika eta Turkia, etxean lehiatuta gainera, Itzulia Basque Country edota Donostiako Klasikoa proba ospetsuetan.

Beraz, Euskadi-Murias taldeak bideari heltzen dio, serioa eta sendoa. Errealitate hori Christian Prudhomme Tourreko zuzendariaren mirespena gehitzen zaio. 2015. urtean, Odriozola, Francis Lafargue lagunduta, proiektua aurkeztu zuen Parisen. Orain dela hilabete bat, haiek egon ziren 2019 urteko ekitaldiaren aurkezpenean eta elkarrizketa izan zituen Jean-Etienne Amauryrekin, ASOren presidentearekin hain zuzen ere. Amauryk alaitasuna adierazi zuen berriro ere euskal taldea eta euskal zaleak Tourrean izateko.

Bestetik, Euskadi-Murias taldeak izan duen zabaltze eragina bikaina izan da. Urtarreletik urrira, inpakto ekonomikoa 31,6 milloikoa izan da Espainiako lasterketak besterik zenbatuta; nazioartekoak sartzen, 70 milloira helduko zen.

Azkenik, taldea elkartuko da Benidormen urtarrilaren 8tik 14ra eta denboraldia Mallorkan (urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra) hasiko du multzoak.

2019. urteko taldeak: Mikel Aristi (1993), Aritz Bagüés (1989), Fernando Barceló (1996), Ander Barrenetxea (1992), Cyril Barthe (1996), Urko Berrade (1997), Mikel Bizkarra (1989), Garikoitz Bravo (1989), Mario González (1992), Julen Irizar (1995), Beñat Intxausti (1986), Mikel Iturria (1992), Juan Antonio López-Cózar (1994), Óscar Rodríguez (1995), Sergio Rodríguez (1992), Héctor Sáez (1993), Sergio Samitier (1995), Enrique Sanz (1989), Gotzon Udondo (1993), Daniel Viejo (1997).

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium