Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Juan Antonio Lopez-Cozar mailaz igo du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Juan Antonio Lopez-Cozar mailaz igo du

30-10-2018

Juan Antonio Lopez-Cozar "Chupete" (1994) Euskadi-Murias taldeko kidea izango da 2019. urtean. Kontinental Profesional taldeak aukera ematen dio Granadako txirrindulariari, euskal egutegian eta azpiko mailako taldeetan hazita.

Beraz, Lopez-Cozar hazi da euskal harrobian jubenil mailatik. Orain, jauzia ematen du profesional mailara Jon Odriozolak zuzentzen duen taldeari esker, gorantzako ibilbidea burutu ondoren. Aurten, seigarren postua poltsikoratu zuen Ordizian eta 11.a Getxon, baita Portugalen lasterketak politak bete zituen ere. Hurrengo denboraldian, berriz, munduko mailarik gorenean parte hartzeko aurkera izango du, halanola, WorldTourreko lasterketetan.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Cafes Baque zuzendu nuen gaztea da eta horregatik ondo ezagutzen dut. Beti lehiatu da euskal egutegian. Txirrindulari azkarra da eta mendian ondo moldatzen dena. Aurten gauza ederrak egin ditu, batez ere denboraldiko bigarren zatian; beste jauzi bat ematen lagunduko dugu taldean eta zeresan emateko txirrindularia izan liteke etorkizunean".

Lopez-Cozar: "Mailaz gora egitea eta goi mailako eta egutegi zabala izatea aurrerapauso nabarmena da zalantzarik gabe, bidea horixe da-eta hazteko eta hobetzeko; lekurik onena dut Euskadi-Muriasen hori lortzeko. Jubeniletik euskal egutegian eta taldeetan aritu naiz. Txirrindularia izateko Euskadin lehiatzea beharrezkoa dela beti nabarmendu dut. Hortaz, ezin pozago naiz euskal lurretan beste urte batez jarraitzeagatik. Txirrindulari petoa naizela uste dut; ongi gainditzen ditut erdi mailako mendateak eta azkarra naiz multzoetan helmugaratuta. Izan ere, Ordizian edo Getxon lortutako emaitzak bultzakada dira gogoz aritzeko. Hurrengo urtean, neure burua sendotzea gustatuko litzaidake profesional mailan eta hazten jarraitzen, emaitzak lortzea baita taldea laguntzea eta taldekideen alde lan egitea ere. Harreman berezia dut Rubenekin Baque taldean egon ginenetik eta eskertu nahi dut bera eta Jon Odriozola aukera hau emateagatik".

Andaluziarraren taldeak amateur mailan izan dira Fundacion Contador (2014), Cafe Baque (2015-2016) eta Fundacion Euskadi (2017-2018). Beñat Intxausti (1986, Team Sky) eta Daniel Viejo (1997, Caja Rural-RGA amateur) baieztaturiko beste bi txirrindulariak dira orain arte.

Argazkia: Andaluziako Itzulia