Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi - Murias taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu du Aviron Bayonnais taldearekin
Partekatu:      

Euskadi - Murias taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu du Aviron Bayonnais taldearekin

25-11-2017

Euskadi - Murias txirrindulari taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu du Aviron Bayonnais taldearen txirrindularitza arloarekin. Hitzarmena gaur goizean gauzatu da, Orbeak Lapurdiko hiriburuan duen banatzaile ofiziala den Baionako R.D. Cycles dendan.
 
Hitzarmenaren helburua, Iparraldeko harrobia indartzea eta kirol-mailan bilakatzen joan daitezkeen gazte talentudunak antzematea da, Euskadi - Murias kontinental profesional taldean irteera bat izan dezaten asmoz.
 
Euskadi - Murias taldearen filosofian bilakaera ekarriko du hitzarmen honek, euskal txirrindularitzaren oinarriaren lanketan ikuspegi osoa txertatuz eta txirrindularirik onenek profesionaltasunera jauzi egin dezaten lagunduz.
 
Euskal taldearen ordezkaritzan Jon Odriozola, kirol managerra, eta Francis Lafargue, nazioarteko harremanetarako arduraduna, izan dira; Aviron Bayonnais taldea, berriz, bere txirrindularitza saileko presidente den Eric Meyzenc-ek ordezkatu du.
 
Julien Loubet eta Cyril Barthe txirrindulariak ere bertaratu dira. Bi txirrindulariok Euskadi - Murias taldeko kide izango dira 2018ko denboraldian. Datorren denboraldian Aviron Bayonnais taldeko lizentziarekin lehiatuko dira, eta Iparraldeko gazte talentudunen erreferentzia izatea espero da.
 
Aviron Bayonnais taldeko txirrindularitza arloa 1931n sortu zen eta txirrindularitzaren maila guztietan lehiakideak ditu, guztira 65 lizentzia baititu. Txirrindularitza eskola honetatik sortu ziren, besteak beste, Thierry Elissalde, Pierre Cazaux edo Loic Chetout txirrindulari profesionalak.
 
 

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium