Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Limousingo Tourrean parte hartuko du bihartik aurrera
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak Limousingo Tourrean parte hartuko du bihartik aurrera

14-08-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak Limousingo Tourrean (2.1) parte hartuko du bihartik aurrera. Lau etapa izango ditu lasterketa, datorren ostirala arte, eta 20 taldetako 159 txirrindulariek parte hartuko dute.
 
“Portugalen lehiatzen ari direnen lekukoa jaso nahi dugu, jarrera eta oldarkortasun horrek ekarri bait diezaguke bilatzen ari garen garaipen hori. Bi fronteetan arituko gara eta horrek beti ahalegin handia eskatzen gaitu, eta partaidetza bikaina izango duen lasterketa handian parte hartuko dugu. Ilusio handiarekin gatoz frantziara, izan ere hemengo talde handien artean gure lekua izatea lortu dugu eta beti irudi bikaina eskaintzen dugu hemen”, adierazi du Jon Odriozola kirol managerrak.
 
Lasterketan World Tour eta Kontinental profesional mailako talde frantziar guztiak izango dira (Ag2R, FDJ, Cofidis, Direct Enegie, Fortuneo,…), baina eta maila handiko beste talde europearrak ere, hala nola, Wanty, Sport Vlaanderen, Caja Rural edo Androni, besteak beste.
 
Euskadi Basque Country – Murias Taldeak txirrindulari hauekin parte hartuko du: Ander Barrenetxea, Gari Bravo, Aitor González, Mikel Iturria, Adrián González, Aritz Bagues eta Julen Irizar.