Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Mario Gonzalez fitxatu du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Mario Gonzalez fitxatu du

12-11-2018

Euskadi-Murias Kontinental Profesional euskal taldeak Mario Gonzalez (1992) txirrindulariaren fitxaketa iragartzen du, Portugalgo Sporting-Tavira etorrita. Kantabriako gaztea euskal egutegian nabarmendu zen amateur mailan -Bidasoako Itzulia irabazi zuen 2013. urtean- eta bost urteko esperientzia du Kontinental multzoetan.

Aurten, Mariok emaitza onenak eskuratu ditu, hala nola, GP Beiras e Serra da Estrela itzulian saio bat irabazi zuen; bigarren sailkatu zen Grande Prémio de Portugal N2 itzulian; seigarren Gaztela eta Leongo Itzulian; eta bosgarren eta zazpigarren Mediterraneoko Jokoetan. Azken hiru denboralditan, Sporting-Tavira taldean aritu da eta lehenago Poloniako ActiveJet taldean. Beraz, Jon Odriozolaren Euskadi-Muriasek apustua egiten du mailako txirrindulariaren alde eta laguntzen saiatuko du beste urrats bat emateko kirol-ibilbidean.

Juniorretan, Espainiako erlojupeko txapelduna izan zen 2010. urtean; titulua errepikatu zuen 2011. urtean 23 urteko azpikoen mailan, eta errepidekoa poltsikoratu zuen 2013. urtean. Urte horretan, ospeko garaipena erdietsi zuen Bidasoako Itzulia irabazita hain zuzen ere. Gazteen mailetan, hainbat alditan aritu zen Espainiako selekzioarekin eta honako taldeetan lehiatu zen: Cueva El Soplao (2011), Gomur-Cantabria (2012) eta Cafés Baqué-Campos (2013).

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Txirrindulari osoa da. Aitzin-etapa oso onak egiten ditu eta ondo moldatzen da erlojupekoan; igotzaile petoa ez den arren, ondo igotzen du, batez ere, mendi luzeetan. Gainera, irabazlea da multzoetan eta goian amaitzen diren helmugetan emaitzak lortzeko gai da".

Mario Gonzalez: "Oso pozik nago etxetik gertu itzultzeagatik, atzerrian bost urte eman ondoren, eta horregatik aukera hau eskertu nahi dut. Baque taldean lehiatu nintzen urtetik oroimen ederrak ditu, eta oso zoriontsu naiz. Azken urteetan egutegi zabalagoa izan dut eta aurten erregulartasuna lortu dut eta batez ere konfiantza. Multzo txikietan azkarra izan naiteke eta ongi moldatzen naiz mendi luzeetan; baita aitzin-etapak ondo egiteko dohainak ditut ere. Hortaz, emaitzak ekartzea espero dut taldera sasoian naizenean, eta ez dut arazorik taldekideen alde lan egitea, izan ere, hori bete dut Portugalen".

Beñat Intxausti (1986, Team Sky), Daniel Viejo (1997, Caja Rural-RGA amateur), Juan Antonio Lopez-Cozar (1994, Fundación Euskadi) eta Urko Berrade (1997, Lizarte amateur) iragarritako beste lau txirrindulariak dira.