Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak mendian prestatzen du denboraldia
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak mendian prestatzen du denboraldia

17-07-2019

Euskadi-Murias taldeko 14 txirrindulari altueran entrenatzen ari dira denboraldiko bigarren zati garrantzitsua prestatzeko, Espainiako Itzulia eta etxeko lasterketak (Ordizia, Getxo eta Donostia), batez ere.

Jon Odriozolaren euskal taldeak ilusioz beterik eta konfiantza osoz aurre egiten dio hurrengo hiru hilabeteei. Horregatik, bi multzo daude Sierra Nevadan eta Andorran ahalik eta etekin gehien ateratzeko gorputzari.

Granadan, hiru astetan zehar arituko dira bost taldekide: Aritz Bagüés, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Héctor Sáez eta Sergio Samitier. Andorran, berriz, beste bost daude: Fernando Barceló, Ander Barrenetxea, Beñat Intxausti, Julen Irizar eta Gotzon Udondo. Azkenik, Oscar Rodriguez, Urko Berrade eta Dani Viejo Navacerradan dira eta Cyril Barthe La Mongien, Pirinioetan. Guztira, 20 txirrindulari ditu taldeak aurten eta 14 mendian dira, beraz.

GP Torres Vedras-Trofeo Agostinho itzulian bosgarren garaipena eskuratuta, hurrengo lasterketak uztailean dira: Ordiziako Klasika (25), Getxoko Zirkuitoa (31) eta Portugalgo Itzulia (31). Abuztuan, bi helburu nagusiak ditu Euskadi-Murias taldeak; hain zuzen, Donostiako Klasikoa (3) eta Espainiako Itzulia (24).

Bestetik, taldea aurreneko aldiz lehiatuko da Arctic Race of Norway itzulian, abuztuaren 15etik 18ra, ASOren beste lasterketa bat. Izan ere, Euskadi-Muriasek hainbat gonbidapen jaso ditu aurten Frantziako Tourraren antolatzailearen eskutik: Omán, Catalunya, Flecha-Valona, Yorkshire, Espainiako Itzulia bera edota Paris-Tours. Proba horiek ospe handikoak dira eta txirrindularitzaren nazioarteko mailarik gorenean bultzatzen dute euskal multzoa.

Egutegi osoa

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium