Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi Basque Country - Murias Taldeak neurria eman du Valentziako Itzulian
Partekatu:      

Euskadi Basque Country - Murias Taldeak neurria eman du Valentziako Itzulian

05-02-2017

Euskadi Basque Country – Murias Taldeak gaur amaitu du bere partaidetza Valentziako Itzulian. Nairo Quintanak (Movistar Team) lortu du garaipena sailkapen nagusian eta Valentziako zirkuituan bost itzulira laburtu duten azken etapan Bryand Coquard-ek (Direct Energie) izan da garaile.

Taldeak bide onetik hasi zuen lasterketa, taldekako erlojupekoan Kontinental Profesional taldeengandik hurbil amaituta. Bigarren etapan taldeko bost txirrindulari erori egin ziren, baina Gari Bravok bere maila bikaina erakutsi zuen berriz ere eta onenen taldean sartu zen, Tony Martin irabazlearengandik 19 segundora.

Hirugarren egunean taldeak bere lehiakortasuna erakutsi zuen berriz ere eta Aitor González ihesaldian ibili zen etaparen zati handi batean. Imanol Estevezek erasoa jo zuen azken kilometroetan, tropela ezustekoan harrapatu nahian.

Gari Bravo, 29. postuan, izan da Euskadi Basque Country – Murias Taldeko txirrindularirik onena sailkapen nagusian. World Tour mailatik kanpo dabiltzan txirrindularien artean, bigarren izan da. Taldekako sailkapenan 15. sailkatu da talde euskalduna.

Rodríguez-ek eta Bagües-ek lasterka utzi behar izan dute

Óscar Rodriguez-ek eta Aritz Bagüesék Valentziako Itzulia utzi egin behar izan zuten erorikoen ondorioz. Txirrindulari nafarrak, profesional mailan debuta egin duen lasterketan, laugarren etapan erori zen maila handiko lasterketa buruko taldean zebilela eta ezker eskuko 1. metakarpoa hautsi zuen. Lau astez izango da bajan. Bestetik, Bagües-ek belauna minduta dauka bigarren egunean izandako erorikoaren ondorioz eta hiru astez izango da bajan.

"Nahiz eta zorte txarra izan, erakutsi dugu talde bat gehiago garela eta maila onean ibiltzen garela munduko txirrindularirik onenekin. Onenekin ibili gara buruan, Gari Bravorekin, eta ihesaldien bidez ahalegindu gara protagonistak izaten. Jasan ditugu lesioak guretzat ezbehar garrantzitsuak dira, baina zortea aldatzea espero dugu", adierazu du Jon Odriozola kirol zuzendariak.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium