Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Proiektua sendotu nahi du Euskadi-Murias taldeak
Partekatu:      

Proiektua sendotu nahi du Euskadi-Murias taldeak

23-01-2019

"Ilusioa" da hitza Euskadi-Murias taldearentzat aurtengo denboraldian, bosgarrena profesional mailan, bigarrena mailarik gorenean, egundoko denboraldia sinatuta iaz. Euskal proiektuak babesleen laguntza goraipatu du, Murias-Limousin emakumeen multzoa aurkeztu du, eta Aritz Baguesek merezitako omenaldia jaso du Errenteriako Niessen Merkataritza Guneko beteriko zinemako aretoan.

Aurreneko bideoak birpasatu du 2018 denboraldi bikaina. Juan Mari Guajardo esatariak eta Arritxu Iribar kazetariak ekitaldia zuzendu dute eta babasle guztien garrantzia nabarmendu dute:  Murias Grupo, Orbea, Kalas, Spiuk, Skoda Menabi, Elkano Fundazioa, Arratiako Ziklista Elkartea, Sigma, Laboratorios Nutergia, Ikolanaldi, FSA, Disur 2.000, Arribe, Calibix, Velobook, Fullgas, Athlon, Bkool, Yoko Garbi, Insalus Prevencilan, Euskorot eta Morgan Blue. Emakumeen taldeak, berriz, beste etxeen babesa du: BH, Limousine Kartoiak, Arsuaga Bizikletak eta Oriako Txirrindulari Eskola.

Aurkezleek txirrindulari guztiak aurkeztu dituzte: Euskadi-Muriasen 20 taldekideak, eta Murias-Limousinen sei ziklistak, Oriako Txirrindularitza Eskolarekin batera.

Errenteriako alkatea den Julen Mendozak Errenteriako herriaren ongi etorria, "ohorea da", esan du, zabaldu du bi taldeei, nabarmentzen harrobia egiten den lana.

Jon Odriozola, Euskadi-Muriasen kirol managerra: "Elite mailara heldu gara pentsatu genuen baino lehenago. ASO-ren Flecha Valona holako klasikoaren gonbidapenea jasotseak Euskadi izena txirrindularitzaren munduko mailarik altuenera eramaten du eta proiketua baieztatzen du. Orain, gozatzeko unea heldu zaigu. Hortaz, gure bide apalari eutsi behar diogu, lan egiten eta istoria egiten jarraitzen euskal txirrindularitzan. Hedabideen oihartzuna azpimarratzekoa da; haiek ulertu dute-eta pentsaezinako markak lortu ditugula. Beraz, eskerrik asko guztiei eta ilusioa bera eta dedikazio bera azalduko ditugu errepidean".

Loli Sansanok, Murias-Limousin taldearen kirol zuzendariak, Muriasen harrobiko emakumeen aldeko apustua eta etorkizun zabala duela goraipatu du. Limosin-Muriasen lau kadetek emakumeen egitarua ixten dute.

2018. urtearen kirol unerik goxoenetarikoekin egundoko denboraldia erakutsi du beste bideoak. Mikel Bizkarrak eta Beñat Intxaustik baieztatu dute xedea urte hori errepikatzen saiatzea dela.

Elkano Fundazioaren Ion Irurzun kudeatzaileak, bestetik, hitza hartu du eta Euskadi-Muriasen baliotasunak goraipatu ditu munduan zehar Euskadi izena eramateko. "2019. urtean, munduko itzulia emango dugu berriro ere. Eskerrik asko Euskadi-Murias taldeari hori egiaztatzeagatik. Ilargia ere harrapatuko dugu elkarrekin batera".

Momentu hunkigarrienatarikoa Aritz Bagues taldekidea jasotako omenaldia izan da, izan ere, Errenteriako semea da eta Euskadi-Murias taldean da hasieratik. Taldekideek Aritzen ezaugarri onenak azpimarratu dituzte bideoan.

Oscar Rodriguezen garaipena Espainiako Itzulian beste bideoak gogarazi du; zalantzarik gabe, egun zoragarria Euskadi-Murias osoarentzat izan zen hura. Ez da azken marka izango. Aurten, egutegia hobea izango du taldeak, Flecha Valonara gonbidatuta edota Omango Tourrera, etxekoak ahaztu gabe, Itzulia, Donostia, Zornotza, Lizarra, Ordizia eta Getxo. Espainiako Itzulia agendan da baina gonbidapen ofiziala itxaroten ari da. Azken bideoak Turkiako Tourraren garaipena ospatzen erakutsi du.

Bukaera perfektua Aitor Albistur bertsolariak eta Murias Grupoaren langileak jarri du, Euskadi-Muriasen nortasuna goraipatuta bertsoetan. Besteak beste, Roberto Laiseka, Igor Antón, Joseba Beloki, Haimar Zubeldia, Egoi Martínez edo Koldo Fernández de Larrea izan dira gurean baita Txomin Perurena edota Miguel Mari Lasa ere.

Egunean zehar, taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu goizetik. Oscar Rodriguez, Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Beñat Intxausti eta Aritz Baguesek txirrindulariek eta Jon Odriozola eta Ruben Perez kirol arduradunek txirrindularitzaren hainbat pasadizo azaldu dituzte Errenteriako mutilen eta nesken aurrean. Mekanikaren, biomekanikaren eta elikaduraren tailerrak ihardunaldia bultzatu dituzte.

Argazkiak: Photo Gomez Sport 

Argazkiak jaitsi