Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi - Murias taldeak protagonista izan nahi du Limousingo Tourrean
Partekatu:      

Euskadi - Murias taldeak protagonista izan nahi du Limousingo Tourrean

14-08-2018

Euskadi Murias taldeak Limousingo Tourrean (2.1) parte hartuko du bihartik aurrera. 4 etapa ditu lasterketak eta ibilbide gorabeheratsua. Frantziako talderik onenak izango dira bertan, World Tour mailako Groupama FDJ eta Ag2r La Mondiale buru izango direlarik.

Euskadi Murias taldea ordezkatuko duten zazpi txirrindulariak Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Aitor González, Julen Irizar, Edu Prades eta Héctor Sáez izango dira.

David Echávarrik talde euskalduna zuzenduko du Limousinen: “Urte osoan zehar daramagun bide onetik jarraitu nahi dugu lasterketa onetan. Frantziako lasterketa guztietan bezala, maila handiko lasterketa da hau. Ibilbide gorabeheratsua duela kontuan hartuta, azken asteetan oso ondo dabilen Cyril Bartherentzat aproposa izan daiteke, bai eta Pradesentzat ere. Espainiako Vueltan lehiatu aurreko azken lasterketa izango da berarentzat. Oldarkorrak izaten ahaleginduko gara, urte osoan zehar izan garen moduan, eta egunero protagonistak izan nahi dugu”.

Lasterketa honen ostean, taldeak Tour Poitou-Charentes (abuztuak 21-24) lasterketan debuta egingo du, denboraldiko helburu nagusiari aurre egin aurretik: Espainiako Vuelta.

Ibilbidea:

1. etapa: Saint-Just-le-Martel – Bonnat (172,7km)
2. etapa: Base Départementale de Rouffiac - Coteau de Grèzes (176,7km)
3. etapa: Égletons - Uzerche (190,1km)
4. etapa: Bellac - Limoges (162,6km)